Adingabe bati abusu egiteagatik, 10 urteko espetxea

2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Arabako Probintzia Auzitegiak hamar urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati, 13 urteko neska bati sexu abusuak egiteagatik. Adingabeari 3.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, eta, espetxealdia amaituta, sei urtez zaintzapeko askatasunean egongo da. Horrez gain, bederatzi urtean ezingo da biktimarekin komunikatu, ezta 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere. Halaber, adingabeekin tratu jarraitua izatea dakarren lanbiderik ezin izango du izan.

Epaileak frogatutzat jo du gizonak sexu abusuak egin zizkiola adingabeari. Neskatoaren lekukotzaren arabera, bitan gertatu ziren abusuak, 2017an. Zigortuak taberna bat zuen, eta umearengana hurbildu zen txokolatea eta dirua emanez. Epaia ez da behin betikoa, eta helegitea aurkezteko aukera dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.