Jardueraren erdia galdu dute EAEko enpresek

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Bigarrenez bildu ziren atzo Jaurlaritza, aldundiak, sindikatuak eta patronala, bideokonferentzia bidez, koronabirusaren krisiaren egoera aztertzeko. Aurretik bezala, bi bloke azaldu ziren: Jaurlaritzak eta Confebaskek ahalik eta jarduera ekonomiko gehienari eustea defendatu zuten, eta langileen osasunari lehentasuna emateko eskatu zuten sindikatuek. Patronalak azaldu zuen enpresetan jarduera erdira jaitsi dela, eta onartu zuen osasun krisiari krisi ekonomiko gordin batek jarraituko diola. ELAk gutxieneko errenta bat eskatu zuen prestaziorik ez duten langabe guztientzat, eta prestazio bat zaintza lanetan ari direnentzat. LABek, bere aldetik, salatu zuen Jaurlaritzak ez duela langileen aldeko neurririk hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.