GAKOAK

2022ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Botika aski erabiliak dira egun antikoagulatzaileak. Iktusak prebenitzeko preskribatzen dituzte medikuek usuen:

1. Zer dira ekintza zuzeneko antikoagulatzaileak? Iktusak prebenitzeko erabiltzen diren botika batzuk dira. Urte askoan K bitaminaren antagonistak erabili dira horretarako; Sintrom deitua da horien artean ezagunena. Baina ondoren garatutako botikak dira ekintza zuzenekoak deituak.

2. Zer abantaila dituzte? Interakzio gutxiago dituzten botikak dira, eta, ondorioz, pazienteei ez zaizkie hainbeste kontrol egin behar koagulazioa neurtzeko, eta ondorioz farmakoaren dosiak egokituz joateko.

3. Zer onura dakarte? Iktusak izateko arriskua modu eraginkorragoan apaltzen dute. Egun, heriotza motiboen artean bigarrena dira iktusak Hegoaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.