Albistea entzun

Omikron aldaeraren kontrako txertoa jartzen hasiko dira Ipar Euskal Herrian

Urriaren 3tik goiti zabalduko diete aukera Ipar Euskal Herrian 60 urtetik gorako herritarrei eta herritar zaurgarriei. Hego Euskal Herrian, COVID-19aren eta gripearen aurkako txertoak jartzen hasiak dira jada. Zahar etxeetan jarri dituzte lehenbiziko dosiak.

Txertaketa Landazabal egoitzan, Burlata (Nafarroa).
Txertaketa Landazabal egoitzan, Burlata (Nafarroa). NAFARROAKO GOBERNUA Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena - Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko irailak 27

Frantziako Osasun ministro François Braunek goizean jakinarazi du COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainaren fase berri bat hasiko dutela. Urriaren 3tik aitzina abiatuko da, eta 60 urtetik gorakoei eta herritar zaurgarriei emango diete omikron aldaerari egokitutako txertoaren laugarren dosia jartzeko aukera.

Uztailetik jada herritar horiek laugarren dosia jartzeko aukera badute, baina orain arte ez zaie txerto egokitua proposatu. Hala, urriaren 3tik, farmazietan eta txertaketa guneetan jartzen ahalko dute. Braunek zehaztu du gainerako herritarrei ere emango zaiela aukera, baina ez direla horiek kanpainaren «jopuntuan».

Hegoaldean, abian

COVID-19aren omikron aldaerari egokitutako eta gripearen aurkako txertaketa kanpaina bikoitza hasi zen atzo Hego Euskal Herrian. Zahar etxeetan daudenak izan ziren txertoak hartu zituzten lehenbizikoak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi zuenez, 25.120 dosi banatu zituzten atzo. Sailaren erranetan, helburua da aste honetan eta hurrengoan bi txertoak jartzea bai egoitzetan dauden pertsonei, bai bertako langileei.

Talde zaurgarrietan daudenek jada eskatzen ahalko dute txertoa hartzeko ordua. Datorren urriaren 3an hasiko dira talde horiek txertatzen. Hauek dira zaurgarriak: 60 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoak dituztenak, haurdun dauden emakumeak eta osasun arloko profesionalak. Gainerako herritarrek, berriz, urriaren 17tik aurrera eskatzen ahalko dute ordua, eta azarotik aurrera jarriko dituzte txertoak. Kanpaina honetarako, gripearen kontrako 651.500 dosi eta COVID-19aren aurkako 129.600 dosi eskuratu ditu Osakidetzak. Behar izanez gero gehiago erosiko dituela adierazi zuen.

Nafarroan, berriz, 8.500 pertsona inguru txertatuko dituzte lehen txandan. Horrekin batera, atzo ireki zen epea talde zaurgarrietakoek, 160.000 lagun inguruk alegia, txertoak hartzeko ordua eskatzeko. Urriaren 10ean hasiko dira txertatzen.

Txertoa hartzeko epeen inguruan zenbait gomendio zabaldu ditu Nafarroako Osasun Sailak. 60 urtetik gorakoentzat, erraterako, aholkatzen da COVID-19a pasatu zenetik eta azken dosia hartu zenetik bost hilabete pasatu izana. 80 urtetik gorakoentzat, berriz, gomendagarriena da birusa izan zenetik hiru hilabete pasatu izana, eta azken txertoa hartu zenetik bost hilabete igaroak izatea.

Eritasunaren eboluzioa

COVID-19aren inguruko azken datuei dagokienez, 884 positibo egon ziren joan den astean Osakidetzan. Osasunbidean, duela bi astekoak dira azken datuak, eta 194 kasu positibo zenbatu zituzten. Ospitaleratzeei begira, 109 pertsona izan ziren Osakidetzan, horietako bost ZIUetan. Osasunbidean, berriz, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUetan. Osakidetzan hamahiru pertsona hil ziren joan den astean, eta Osasunbidean, hiru.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Amaitu da Euskaraldia

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean jarraitzeko deia egin dute

Edurne Begiristain

Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi da kalean, eta aztertuko dute zergatik.

Eusko Legebiltzarreko indar politikoak, Euskaraldiari sostengua adierazten. ©BERRIA

Euskaraldian, alderdi politikoak, erdaldunago

Jon O. Urain - Gotzon Hermosilla

Euskaraldiak ez du ekarri alderdiek euskara gehiago erabiltzea Twitter bidez hedatzen dituzten mezuetan. Zenbaitetan, erabilera apaldu egin da kanpainak iraun duen bitartean

Angeluko La Barre hondartza artxiboan. ©Isabelle Miquelestorena

28 urteko surflari bat hil da Angelun

Oihana Teyseyre Koskarat

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, surfean zebilela. Suhiltzaileek ezin izan dute suspertu.

Donostiako osasun zentro bat. ©Maialen Andres/ Foku

Osakidetzak kargutik kendu du Donostialdeko ESIren arduraduna

Gotzon Hermosilla

Itziar Perez «zuzendaritzarekin lerrokaturik ez egoteagatik» kargugabetu dute, hark esan duenez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.