Eraikuntzako Arabako ituna berritu dute

2021eko uztailaren 20a
00:00
Entzun
CCOOek eta UGTk akordio bat lortu dute SEA enpresarien elkartearekin eraikuntzako Arabako lan ituna hiru urtez berritzeko. 2023 arteko akordioa da, eta beste hiru urterako aurrerako eragina izango du. Sindikatuek azaldutakoaren arabera, %2ko, %1,75eko eta %1,5eko soldata igoerak adostu dituzte, eta hiru urte horien amaieran lan astearen iraupena egungoa baino sei ordu laburragoa izango da. Eraikuntzaren lan ituna gehien zabalduetako bat da: 2.700 langileri eragiten die. Baina oraindik gehien zabaldutakoaren korapiloa falta da: metalarenarena. Sindikatuak eta patronala bileretan ari dira, baina jarrerak oso urrun daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.