Herbehereetan istiluak, hirugarren egunez jarraian

2021eko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Gobernuak ezarritako etxeratze aginduaren aurkako protestak egin zituzten atzo Herbehereetan, hirugarren egunez jarraian, eta istiluak izan ziren; gogorrenak, Rotterdam hirian. Poliziak jakinarazi zuenez, gutxienez 184 lagun atxilotu zituzten herrialde osoan.

Asteburuan ezarri zuen gobernuak 21:00etatik 04:30era arteko etxeratze agindua, eta ordutik protestak izan dira herrialde horretako hiri askotan. Denera, 400 lagunetik gora atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak