GAKOAK

2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Orkestra-lehiakortasun institutuaren txostenean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiaren inguruko ondorio ugari bildu dira.

Ekonomia leku onean. Europako beste eskualdeekin alderatuta, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia errenta mailarik handiena eta pobrezia tasarik txikiena duten eskualdeen artean daude.

Gazteen eta 55 urtetik gorakoen langabezia. Lan merkatuan hobetu beharreko kontuetako bat da hori, txostenaren arabera. Hala ere, luzaroko langabeen egoerak hobera egin du azken urtean.

Enpresen berrikuntza. Enpresak indartsu daude berrikuntza teknologikoaren ikuspegitik. Tamaina handiko industria enpresen %17k produktu berriak merkaturatzen dituzte;Europan, batez beste, %6,5 da tasa hori.

Nazioartekotzea. Produktuak esportatzen dituzten enpresen kopuruak behera egin badu ere, esportazioen ehunekoa handitu egin da. Esportazioen balioa 25.000 milioi euro izan zen iaz, %6,8 gehiago.

Lan merkatuaren aldaketa. 2018. eta 2030. urteen artean manufakturak pisua galduko du hiru lurraldeetan. Maila erdiko lanbideak %46,7 ziren lehen, eta %51,7 izango dira, eta kualifikazio handikoak %33,9tik %32,2ra.

Gehiegizko kualifikazioa. Lehiakortasun institutuak identifikatu dituen doikuntzen artean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileen gehiegizko kualifikazioa aipatu du: Europako eskualdeen artean kualifikazio handien dutenen artean daude.

Automatizazioaren eragina. Teknologia berrieneraginez egungo bostlanpostutik bat galduko direla dio txostenak, eta trantsizioa errazteko neurriak har daitezela gomendatu du.

Lan kalitatea hobetu. Lan kontratuak gero eta kaskarragoak direla dio txostenak, eta langileen arteko ezberdintasunak saihesteko neurriak hartzeko gomendioa egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.