Feministek bat egin dute urtarrilaren 30eko grebarekin

Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak, atzo, Bilboko Arriaga plazan. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2019ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Urtarrilaren 30ean besoko morea jantzita kalera atzeratzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Bilbon egindako agerraldi batean, pentsio eta soldata duinak aldarrikatuko dituen grebarekin bat egin dute feministek. Gainera, eskatu diete Euskal Herriko Gutun Sozialeko kideei bere egin ditzatela martxoaren 8ko greba feministaren irakaspenak. Horrela, «zaintzen kudeaketaren ariketa kolektiboa» egitea proposatu dute, grebaren egunean ez dadin lan hori emakumeen gain eror. Greba baliatu nahi dute emakumeek doan egiten dituzten lanak ikusarazteko, eta, horretarako, eskatu dute amantalak leihoetara eta balkoietara ateratzeko. Eremu sinbolikoak ere sortu nahi dituzte, «greban egon ezin diren emakume guztiengatik —etxeko langileak, presoak, zaintza lanak egiten egongo diren emakumeak, eraildakoak...—».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.