Mendebaldeko Sahara

Saharako herria laguntzeko konferentzia bat egiten ari dira Gasteizen

Kristina Berasain Tristan.
Gasteiz
2019ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Saharako auziak elkartasun mugimendu zabala dauka munduan: EUCOCO Saharako Herriari Laguntzeko eta Elkartasuna Adierazteko Europako 44. Konferentzia da horren erakusle. Gaur da amaitzekoa topaketa, Gasteizen, eta nazioarteko laurehun lagun ari dira parte hartzen; gobernuz kanpoko erakundeetako kideak, elkarteetako ordezkariak, lurralde okupatuetako ekintzaileak eta hainbat herrialdetako politikariak. SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko hainbat ordezkari ere izango dira tartean.

Abdulah Arabi Fronte Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkariaren hitzetan, asmoa da 44 urte dituen gatazka horri irtenbidea bilatzeko estrategiak aztertzea eta partekatzea: «Bake prozesuan ez da izan aurrerapausorik, eta autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka horretan beste bide batzuk aztertu behar ditugu». Espainiak auzian duen erantzukizun politikoaz ere arituko direla zehaztu du ordezkari sahararrak: «Ondorioak latzak dira. Marokok legez kanpo ustiatzen ditu gure baliabide naturalak, eta, bitartean, sahararrak errefuxiatuta daude, basamortuan erbesteratuta, edo lurralde okupatuetan, erabat jazarrita».

Europako hiri batean egiten da urtero konferentzia, etenik gabe, 1975. urteaz geroztik, nazioartekoa den arren. Marokoren okupazioarekin batera sortu ziren elkartasun taldeak: hitzaldiak, tailerrak, mintegiak eta bilerak egin dituzte bi egunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.