Onintza Enbeita.
BIRA

Ahalduntzea

2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Ez omen zaio gustatzen erosketak azokan egitea. Lehen, bai. Lehen, pozik etortzen zen azokara: han eta hemen galdetu, erregateatu, nahi zuena ordaindu... orain, ordea, miligramoraino pisatzen ditugu gauzak, eta kobratu egiten dizkiogu kilo zehatzetatik gorako gramoak. Gainera, gazteok ez diogu kasurik egiten erregateatzen duenean, eta zaharrek ere gure eskola ikasi omen dute. Prezio finkoa daukate gauzek, eta ez dugu zirkinik ere egiten beste batek guk baino merkeago saltzen duela esan arren. Ez zaio gustatzen saltzeko modu hau. Azken batean, azoka baino ez da: ez da supermerkatu handi bat.

Ez dio inporta zenbat lan daukan indaba kilo bat erein, jorratu, batu, garandu eta azokarako prestatzeak. Berak kilo bat eskatzen zuen, eta pisu zahar haietan, beti apur bat gehiago botatzen zioten badaezpada, eta gainera, ez zuen eskatzen ziotena ordaintzen. Orain, amorrua ematen dio baserritarrek bista ez jaisteak eta eurenari eusteak. Esango nuke ahalduntzea deitzen zaiola horri, eta min ematen diona ez dela prezioak finkoak izatea: min ematen diona da, kontsumitzaile (bide batez esanda, aurpegi gogor) moduan, botererik ez izatea. Orain, ez du agintzen, ez du beti arrazoirik. Hau azoka da, ados; baina gure lanak ere balio du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.