Onintza Enbeita.
BIRA

Hitzak eta azak

2019ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Ez nuen ezer berezirik egin, baina arraro begiratu zidaten han zeudenek. Astelehenetako eskaparatea garrantzitsua da, baina norbaitek han ez dagoenik nahi badu, aste barruan eramaten ditugu barazkiak Gernikara. Emakume batek azak erosi zizkidan, eta gehiago nahi zituela esan zidan: ahal balitz, beste sei. Baietz esan nion. Ez direla hainbeste saltzen eta ez ditudala denak azokara eraman, baina egotez, badaudela beste sei, eta nahi badu, beste hamabi ere baietz. Halako lekutan uzteko esan zidan, eta ea nola ordainduko zidan galdetu. Hurrengo astelehenean etortzeko esan nion: pisura saltzen ditugula, eta batu arte ez dakidala ziur zenbat kostatuko zaizkion. Joan zen emakumea, eta alboa begiz bete zitzaidan: ea emakumea ezagutzen nuen, gehiegi fidatu naizela... esplikatu nien emakume hartaz fidatzeko eta ez fidatzeko genituen arrazoiak berdinak zirela. Zer zen kontua, baina? Bada, kontua zen emakumea errumaniarra zela. Hara bere delituaren larria eta kondenaren injustua. Nik esandako lekura eraman nizkion azak; berak esandako moduan ordaindu zizkidan. Pentsatzen dut azok janda edo jateko bidean izango direla honezkero, baina nire ustezko hanka sartzea epaitu zutenek ez dute oraindik gaizki esandako hitzik jan. Eta ni zain nago (alferrik bada ere).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.