Onintza Enbeita.
BIRA

Planeta

2022ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Egun batzuk daramatzagu izerdia dariola, baina neguan izotzik ikusten badugu laster esango dugu agian klima aldaketa ez dela hainbesterako. Geure burua engainatzen dugu etorri dakigukeenari ihes egin nahian. Ez dugu gure erritmoa jaitsi nahi. Europar Batasunak hartuko omen dituen erabakiek ez dute nire inguruan lasaitasunik zabaldu. Batek esan dit ea nork kontrolatuko duen bere etxean berogailua zenbat graduan daukan. Esan diot zehatz jakitea agian ezetz, baina joerak kontrolatzea erraza dela fakturatik. Beste batek esan dit ez zaiola ondo iruditzen: berak badaukala fakturak ordaintzeko dirua. Aspaldian ari da neurrien beharra azaltzen beste bat, eta zer ez dakidan arren, zerbait egin behar dugula diot nik.

Jaten ematen digun eskuari ez diogula haginka egin behar erakusten digute umetan. Bada, pentsa dezagun planeta dela esku hori, eta bera dela baliabide guztiak eman dizkiguna, baita erregai fosilak ere. Agintarien eta gobernuen arteko gerretan zentratzen gara haien izenean, baina izatez guztionak dira. Guk guretzako bakarrik erabili ditugu, ordea, amaitu egingo direla ikusi dugun arte. Eta hala ere, ez dugu oraindik ikasi, ez dugu ulertu nahi, oso denbora gutxi egingo dugula hemen, eta eraiki dugun guztia hemen utziko dugula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.