Albistea entzun

Txikikeria baten aurrean, erabaki ezinik

Kattalin Minerren 'Kafe beteak' eleberri proiektuak irabazi du 18. Igartza Saria.

2017. urte hasieran argitaratuko dute liburua
Kattalin Miner Igartza saria jasotzen, atzo, Beasaingo Igartza jauregian.
Kattalin Miner Igartza saria jasotzen, atzo, Beasaingo Igartza jauregian. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Ihintza Elustondo -

2015eko irailak 11 - Donostia

Kasualitateak kasualitate, Jezabel izena jarri dio Kattalin Minerrek (Hernani, 1988) Kafe beteak eleberri proiektuko protagonistari. 32 urteko emakumea da, eta lan egiten duen enpresan postuz igo dute. Hori gutxi balitz bezala, ustekabeko herentzia bat jaso berri du, eta, orduan, Minerren arabera, egin dezakeen gauzarik «logikoena» egingo du: etxebizitza bat erosi. Lanean nahiz bizitzan, etengabe erabakiak hartu ohi ditu pertsonaiak, zalantza handirik gabe. Itxuraz, dena ondo doakio, baina, halako batean, «tontakeria» baten aurrean, aurrera egin ezinda geldituko da. «Erabakien inguruko hausnarketa bat da nobela». Atzo jakinarazi zuten antolatzaileek 18. Igartza saria irabazi duela eleberri proiektuak.

Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko 6.000 euroko beka banatu ohi dute urtero. Aurten, aurkeztu diren hamabost proposamenen artean, Ana Jaka, Igor Estankona eta Danele Sarriugarte epaimahaikideek Minerren lana saritzea erabaki dute. Kazetaria da ikasketaz, eta mugimendu feministan egindako aktibismoagatik ezaguna. Egun, Emakumeen Mundu Martxak Euskal Herrian egingo duen ibilbidea koordinatzen dabil.

Miner kazetari lanetan aritua bada ere, argitara emango duen lehen liburua izango da Kafe beteak. Hori horrela, badauka erronka puntu bat proiektuak. «Guztiz ezberdina izan da narratibara salto egitea. Proba bat izan da, gehiegi pentsatu gabe egindakoa». Dena den, prozesuan uste zuena baino erosoago sentitu dela aitortu du. «Asko izan du gozamenetik».

Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearen arabera, idazle hasi berriek autobiografiara jotzeko ohitura dute. Dena den, Miner hortik aldentzen saiatu da. «Ez naiz asko identifikatzen pertsonaiarekin. Nahiz eta askotan saiatu esan nahi dituzun horiek berari esanarazten, idazketa prozesuan gertatu zaidan gauzarik politena da momentu batean pertsonaiak berak erabakitzen duela nire ordez». Halere, aitortu du intentzio bat izan duela. «Badago kritika bat, ikuspegi bat».

Literatura feminismoaren ikuspegitik aztertzen aritu izan da idazlea. Baina diskurtsoak egiteko beste plaza bat duela uste du, eta, horregatik, feminismoaren atmosfera absente utzi du nobelan. «Gizarte kapitalista eta patriarkalari egindako kritika hor dago, baina pertsonaiak ez du zerikusirik feminismoarekin».

Halere, uste du nahi gabe bere ideologia zein den antzeman egingo dela. «Nik emango nioke pertsonaiari hizkuntza ez-sexista bat, eta sentimendu edo aurreiritzi batzuk kendu. Baina pertsonaiak 'putaseme!' erabiltzen du, eta gorroto ditu beste emakumeek sorrarazten dizkioten sentimendu batzuk. Nahiz eta nabaritzen den horren atzetik badagoela irakurketa bat».

Gazte prekario baten istorioa konta zezakeen arren, Euskal Herrian oraindik bizi-kalitate ona ere badagoela uste du Minerrek, eta egoera hori jasotzearen aldeko hautua egin du. «Normaltasun asko dago ekonomikoki, eta hori ikusaraztea interesgarri iruditzen zitzaidan. Baina horrek ez du esan nahi egoera horrek drama sozialik ekartzen ez duenik».

Printzipioz, nahiko argi du nobelak nolako itxura izango duen amaitzen duenean. Lehen pertsonan idatziko du, eta, erritmo bizia eman nahi dionez, aurreikusten du ez dela «oso luzea» izango. Ez omen ditu berrehun orrialde baino gehiago izango. Gainera, amaiera «oso argi» ikusten duela azaldu du. Urtebeteko epea izango du eleberria burutzeko, eta 2017aren hasieran argitaratuko dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Harkaitz Cano eta Irati Jimenez idazleak eta Uxue Razkin editorea, atzo, Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko atarian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Altxorraren giltzen bila

Gorka Arrese

Irati Jimenezek 'Ogia eta zirkua' saiakera idatzi du, Harkaitz Canoren 'Neguko zirkua' liburuko ipuinez. Unamuno saria jaso zuen. Erein etxeak argitaratu du
Alvaro Matxinbarrena artista, <em>Wild is the wind</em> erakusketan, Iruñeko Ziudadelako bolborategian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Argi leuna forma artistikoekin

Olaia L. Garaialde

Alvaro Matxinbarrenaren 'Wild is the wind' erakusketa irailaren 31ra arte ikusgai dago Iruñean
Jokin Campion Gaston, Saioa Alkaiza Guallar eta Ander Perez Argote, gaur, Iruñean. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak otsailera atzeratu dute Bertsoaroa

Ane Eslava

Nafarroako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari delako atzeratu dute zikloa. Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako irabazleen berri eman dute, eta Saioa Alkaizaren bertso sorta batean oinarritutako 'Biziraute saiakera' ikuskizuna aurkeztu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.