Albistea entzun

Beti dago zer ikasia

Mikel Urrutikoetxeak zail ikusten du binakakoaren finalerdietarako sailkatzea, baina gustura dago bere jardunarekin: «Lanak eman dizkiegu aurkari guztiei».
Mikel Urrutikoetxea, lurretik altxatzen, binakako txapelketan Tolosan jokaturiko partida batean.
Mikel Urrutikoetxea, lurretik altxatzen, binakako txapelketan Tolosan jokaturiko partida batean. JUAN CARLOS RUIZ / ARP

Imanol Magro Eizmendi -

2017ko otsailak 1

Azken sailkatuak dira, baina Mikel Urrutikoetxeari (Zaratamo, Bizkaia, 1989) ez zaio antzematen. «Egia da oso zaila dela finalerdietarako sailkatzea, baina ni oso gustura nago ematen ari naizen mailarekin. Ander [Imaz] ere oso ondo ari da». Urrutikoetxeak bere buruari botariko lorea ez da harropuzkeria, zerbaitegatik dago pilotari onenaren sailkapeneko buruan —220 puntu ditu, Jon Ander Albisu bigarren sailkatuak baino bi gehiago—, eta partida handiak jokatu ditu.

Zaratamokoaren lan handia, baina, ez da aski finalerdietan sartzeko. Mikel Beroizekin jokaturiko bi partidak galdu egin zituen; eta, gero, Imazekin itxura lehiakorragoa eman duten arren, urrun dute laugarren postua. «Anderrekin zazpi partida jokatu, eta hiru irabazi ditugu. Gero, beste hiru, hamasei, hemezortzi eta hogeita bat tanto eginda galdu ditugu. Partida guztietan eman dizkiegu lanak aurkariei. Finalerdietarako ez sailkatuta ere ezin da esan lan txarra egin dugunik».

Oker hasi zen txapelketa Urrutikoetxearentzat, hirugarren partidan Beroiz aldatu egin baitzuen enpresak. «Bere garaian animo mezua bidali nion. Pilotariontzat, halako egoerak ez dira gozoak, baina enpresak du hitza, eta ezer gutxi egin dezakegu». Orduan zabaldu zen Urrutikoetxeak, agian, atzelari postuan jarraituko zuela txapelketan. Berak, baina, ez zuen halakorik entzun. «Iaz, gustura jokatu nuen atzelari, eta, aurten, gustura ari naiz aurrean. Enpresak uste badu atzean jokatu behar dudala, ni ez naiz kexatuko».

Iazko txapelketatik hona postua aldatu du, eta baita bikoteko rola ere —2014an Beroizekin jokatu zuen—. Iaz, Olaizola II.a izan zuen bikote, eskarmentu handiko pilotaria. Aurten, berriz, bera da beteranoa, Imaz baino bost urte zaharragoa baita. «Ander ez dago Lehen Mailako partidak jokatzera ohituta. Hitz egiten eta laguntzen saiatzen naiz, aholkuak ematen eta, beste batzuek nirekin egin zuten bezala». Aurkariak, logikoa denez, Imaz bilatzen dute, eta Urrutikoetxeak kideari laguntzen dio, baina ez da beti aski. «Bosgarren koadrotik atzera gutxi egin dezaket, nire tokia hutsik utziko nukeelako. Bera kargatzen dutenean animoak-eta ematen dizkiot, lanean jarrai dezala esan. Halere, esan beharra daukat Ander oso lehiakorra dela, fisikoki gogorra, eta ez du amore ematen».

Urrutikoetxea ez da ausartu sailkatuko diren bikoteen kiniela egiten, baina, hala ere, egin du iragarpen bat: «Bikoteren bat sartuko da zazpi garaipenekin, eta bateren bat geldituko da kanpoan tanto aldeagatik». Bost jardunaldi gelditzen dira; beraz, Urrutikoetxea-Imazek gutxienez lau partida irabazi beharko lituzkete, tartean larunbatekoa, Bengoetxea VI.a-Larunberen aurka. «Larunbatean galtzen badugu, ia ezinezkoa izango da. Baina aukerarik gabe geldituta ere berdin lehiatuko gara. Txapelketa ona da ikasteko».

84 kilo eta erdi

«Edozein kirolarik bezala, dieta jakin bat dut, baina pisua irabazteak ez nau itsutzen». Urrutikoetxeak azken urteetan jauzi handia egin du ahal fisikoan, eta oraindik lanean ari da. 84,5 kilora iritsi da —1,88 metro da luze, eta 68 kilorekin egin zuen debuta, 2009an—, eta ez du kilo kopuru finkorik buruan. «Gustura banabil, zertarako?». Galdera ona. Iurretako multzoa desegin zenetik beste prestatzaile fisiko batekin ari da. Arlo teknikoa, berriz, Pablo Berasaluzerekin lantzen du bereziki, Bilbon. «Gure arteko harremana berbera da pilotalekutik kanpo. Teknikari ona da, asko daki pilotaz, eta pozik nago postu hori eskaini diotelako».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donato Larretxea, entrenatzeko bere tokian ©Ainhoa Larretxea

Herritarren beroa jasoko du

Ainhoa Larretxea - Nafarroako Hitza

Donato Larretxea aizkolariari omenaldia eginen diote gaur Arantzan (Nafarroa), haren sorterrian. 12:00etan herri kirol saio bat eginen dute, eta, gero, herri bazkaria izanen dute frontoian.

Luis Suarez, Uruguaiko aurrelaria, negarrez, Munduko Kopatik kanporatua izan ostean. ©ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Oraingoan erre egin da

Ainara Arratibel Gascon

Uruguai kanpoan geratu da, eta Hego Korea sailkatu da H multzoan. Brasil eta Suitza dira G multzoko sailkatuak
Brasilgo jokalariak, multzoen faseko bigarren jardunaldian Suitzari sartutako gola ospatzen. ©ALBERTO ESTEVE / EFE

Zerrenda ez da asko aldatu

Iñaki Berastegi

Munduko Kopa irabazteko hautagai gehienek egin dute aurrera multzoen fasean. Alemania eta Belgika izan dira dezepziorik handienak: ez dira iritsi kanporaketetara.
Dohako Al-Thumama estadioa. Munduko Futbol Txapelketarako eraiki diren zazpi estadioetako bat da. ©EFE

Zuriketa berdearen adibide

Gorka Berasategi Otamendi

Qatarrek ziurtatu du aurtengo Munduko Futbol Txapelketa karbonoan neutroa izango dela, baina, Carbon Market Watchen txosten batek salatu duenez, baieztapen hori okerra eta nahasgarria da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...