Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Agnes Ceccon. Dantza irakaslea

«Txanpon bakar baten bi aldeak dira dantzariak eta musikariak»

Cecconek uste du «jendeari alaitasunerako atea» irekitzea bezala dela dantza egiten irakastea. Gaineratu du hori erdiesteko pertsona orori irakatsi ahal izateko bidea bilatzen duela
ISABELLE MIQUELESTORENA Tamaina handiagoan ikusi

Jon Rejado -

2019ko otsailak 7

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea prest da igandean Ilunabarrean Dantzan zikloko hurrengo saioa hartzeko. Agnes Ceccon (Miarritze, Lapurdi, 1966) izango da irakaslea. Harekin batera egongo dira hiru musikari: Ander Zabaleta trikitia jotzen, Ricardo Urrutia gitarrarekin eta Nika Bitchiashvili biolinarekin. Dagoeneko parte hartzeko gonbidapen guztiak banatuta daude.

Zein izan zen zure lehen harremana dantzarekin?

7 urte nituelarik izan nuen, nire amarekin, Hego Afrikan bizi ginela. Arin-arina irakatsi zigun bi ahizpari eta hiruroi. Lau urte bizi izan ginen han. Euskal Herrira itzuli ginen gero. Herrian, Primadera Dantza Taldea zegoen. 8 urterekin hasi nintzen, eta 25 urte bete nituen arte dantzatu nuen han.

Zergatik erabaki zenuen dantza irakasten hastea?

Dantza taldeko beste talde bati irakasten genion. Dantzatzean alaitasuna sentitzen duzu; beste pertsona batzuei dantzan irakasten diezunean, alaitasunerako atea irekitzen diezula sentitzen duzu. Maite dut irakastea. Matematika bezalakoa da, enigma bat. Maite ditut enigmak.

Zergatik da enigma bat dantza irakastea?

Pertsona bakoitza ezberdina bada ere, dantza guztientzat da. Irakasteko beste modu bat txertatzen ari naiz. Dantza ulertzeko anitz modu badira, eta nire lana da ulertzea nola ikasi ahal duten, denei irakasteko.

Zein izan daiteke lehen urratsa euskal dantzak ikasteko?

Bals dantza. Hortik, fandangora pasa zaitezke, adibidez. Bat-bi-hiru erritmoa dugu balsean.

Haur eta nagusiei irakasten diezu.

Haur eskoletan eta dantza taldeetan irakasten dut; eta, gauez, helduei. Asteburuetan Europako itzulia egiten dut, helduentzat.

Alde handia dago umeei eta helduei irakasteko moduan?

Bai, bada. Haurrek jolastu behar dute, eta helduek ulertu eta jolastu behar dute. Ez dute ikasteko modu bera. Umeek ez dute azalpen askorik: ikusi behar dute, eta mugitu. Helduek mugitu baino lehen behar dute ulertu, segurtasuna izateko. Beldurra egon daiteke.

Europako leku ezberdinetan euskal dantzak irakatsi dituzu. Nola hartzen dituzte?

Oso teknikoak iruditzen zaizkie. Politak dira, asko maite dituzte, baina oso teknikoak dira. Beste dantza batzuek pausoak dituzte, baina errazagoak dira ikasten. Euskal dantzak dakizkiten pertsonentzat beste dantzak errazagoak dira, adibidez. Europako dantzarientzat, ordea, euskal dantzak oso zailak dira.

Horren handia da aldea?

Pertsona bat joanez gero Europako dantzaldi edo Bal folk batera, seguru dantzatuko duela: bikote dantzak, denak elkarrekin, borobilean, lekua aldatuz... Dantzaren bidezko integrazioa gertatzen da.

Zer da Bal folk-a?

Bikote dantzak, eta dantzari guztiak elkarrekin nahastuta egiten diren dantzak dira. Hori da Bal folk-a. Badago Bal trad delakoa ere. Horretan Euskal Herriko edo Kataluniako dantzak daude, besteak beste. Horiek teknikoagoak dira.

Igandean zer ikasi ahalko dute Oihaneder Euskararen Etxera joango direnek?

Dantza guztiak errazak izango dira: Frantziako bi edo hiru dantza, Belgikakoak... Guztiak errazak dira. Aurretik dantza eskolarik jaso ez dutenentzat ere bideratuta.

Hiru musikari egongo dira zurekin. Zenbateko garrantzia du zuzeneko musikak dantzan?

Ez da gauza bera musikariak bertan egotea edo musika beste nolabait entzutea. Igandean izango ditugun dantzak hobe da musikariekin dantzatzea. Dantza eta musika elkarrekin doaz beti. Musikariak eta dantzariak dira txanpon bakar baten bi aldeak bezala.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Txalupa uretaratu zutenean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.
Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Jon Rejado

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.