Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Xabier Peñalver. Arkeologoa eta idazlea

«Ezkutuan dagoena ezagutaraztea gustatzen zait»

Historia bezala, ondarea eta, ondorioz, bidaia gidak garaileen ikuspegitik idatzita daudela uste du Peñalverrek. Iraultza eta erresistentzia istorioei lotutako 350 leku bildu ditu liburu batean.
JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ane Insausti Barandiaran -

2022ko irailak 15

Arkeologoa da ogibidez Xabier Peñalver (Donostia, 1952), eta indusketak egiten aritzen da, besteak beste, Aranzadi zientzia elkartean. Bidaiatzea du zaletasun, ordea, eta horrekin lotuta argitaratu du Revolucion, resistencia y memoria. Patrimonio de la humanidad (Iraultza, erresistentzia eta memoria. Gizateriaren ondarea) liburua. Bidaiatzeko gida bat da, eta iraultza eta erresistentziekin lotutako lekuak jaso ditu hartan.

Zergatik erabaki zenuen bidaia gida bat sortzea?

Nik gazte-gaztetatik bidaiatu dut. Lehen auto-stop eginez, ahal nuen eran, baina gaztetatik. Beti egon dira ikusi eta ezagutu nahi nituen gai batzuk, eta konturatzen nintzen horiek ez zirela agertzen bidaia gidetan. Izan ere, lehen ez zegoen Internetik, eta ezin zen kuxkuxeatu.

Zeren falta sumatzen zenuen?

Borroka eta askapen prozesuekin lotutako informazioarena. Unescok gizateriaren ondare izendatutako tokien liburua daukat aspalditik, eta herrialde bat bisitatu behar dudan aldiro begiratzen dut gida horretan. Leku izugarriak daude, baina gauza handi horiek boteredunek egin dituzte ia beti: erregeek, elizak, faraoiek... Eta behekoek eraikitzen zizkieten, noski. Txanponaren beste aldea ez zetorren, ordea: borrokatu den jendea, sufritu duen jendea, tarteka irabazi duen jendea... Hori guztia islatu nahi izan dut.

Ofiziotik datorkizu ezkutuan dagoena argitara ateratzeko gogoa?

Ezkutuan dagoena ezagutaraztea gustatzen zait, batez ere garrantzitsua bada. Ondarea defendatu eta mimatu egin behar da, baina, batez ere, kontserbatu egin behar da, bestela memoriak huts egiten baitu.

350 leku jaso dituzu gidan. Nola aukeratu dituzu?

Interesgarriak iruditzen zitzaizkidan lekuak sartu ditut. Heldulekua zerbait materiala izan da beti, eta 350 puntu sartu ditut, ia-ia fitxa moduan. Txileko Santiagoko Moneda jauregia aipatu dut, esate baterako, [Salvador] Allenderen aurkako estatu kolpea islatzeko.

Aipatutako leku guztietan egon zara?

Ez, eta gauza bat argi utzi nahi dut: liburua gida bat da, ez da agertzen nire esperientzia edo bizipenekin lotutako ezer; gida informatibo bat izatea nahi nuen, ez nire bizipenak kontatzea. Leku gehienetan egon naiz, baina ez guztietan.

Baina 50 urtean egindako bidaiak bildu dituzu liburuan. Asko aldatu da bidaiatzeko modua?

Bai; lehen, hirien kanpoaldean jende ilarak egoten ziren auto-stop egiten. Horrela bidaiatzen genuen, ez baikenuen dirurik. Kanpinetara jo beharrean, parkeetan lo egiten genuen, lo zakua hartuta. Bidaia horietako batetik ekarri nuen, adibidez, Gernika bat, lo zakuan gordeta.

Gizateriaren ondarea dio azpitituluak. Aipatutako lekuak ondare izendatzeko aldarrikapen bat da?

Unescoren gidari egindako keinu bat da, bai, ahaztutako ondarea delako, nolabait. Ez denak, noski: Karl Marxen hilobia aipatu dut, adibidez, eta hori Londresko gida batean agertuko da; baina, agian, txikiago.

Zergatik uste duzu geratzen direla leku horiek bigarren mailan?

Egunkariak ikustea besterik ez dago, ez? Bakoitzak zer islatzen duen eta zer ez. Gaur egun humanitatearen historiarako prozesu garrantzitsuak direnak ez dira agertzen sarri, eta, normalean, berariaz ezkutatzen dituzte. Izan ere, komunikabideek, beste edozerk bezala, ideologia bat daukatela uste dut, eta menderatzaileak ere saiatzen dira prozesu horiek ez erakusten.

Historia irabazleek idazten dute?

Bai, argi eta garbi dago hori.

Eta haiek erabakitzen dute ondare gisa zer geratzen den ere?

Bai, hori da. Eta hainbeste borroka eta prozesu daude... Horiek sartzen saiatu naiz, gero jendeak sakontzen jarraitu dezan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Gaizka Izagirre eta Beñat Rodriguez ©'Gaztezulo'

Beste 100 kanta marraztu ditu Olrait Studiok

Urtzi Urkizu

Kantu eskukadak II liburua argitaratu dute Gaztezulo aldizkariak eta Olrait Estudiok. Badok-ek ere babestu du proiektua, playlista sortuz.

Larra-Belagua eski estazioa ©Larra-Belagua

Iritsi da eski denboraldia

Isabel Jaurena

Larra-Belagua eta Arette eski estazioak bisitariak hartzeko prest egonen dira bihartik aurrera.

Mahai inguruko partaideak, atzo, EHUren Leioako campusean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Euskararen xehetasunak

Amaia Igartua Aristondo

EHUko irakasleak dira, atzerritarrak, eta helduaroan euskaldunduak, lanagatik besteak beste. Euskara ikastearen esperientzia xehatu dute EHUk antolatutako solasaldi batean.
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna, Lau eta Erdiko Txapelketako finalean, azaroaren 20an. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ETB2k %7,7ko ikusle kuota izan du azaroan, 2019ko udatik txikiena

Urtzi Urkizu

ETB1ek %1,9ko batezbestekoa du; lau eta erdiko finalak %24,5eko ikusle kuota lortu zuen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Ane Insausti Barandiaran

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.