Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Silvia Aguero Fernandez. Ijito feminista

«Ez gara integratuko sistema patriarkal eta kapitalista batean»

Ijitoen aurkako jarrera egiturazkoa eta sistematikoa da, Agueroren iritziz: gobernua du horren erantzuletzat, eta uste du gizarteak hari jarraitzen diola. Ez du sinesten 'payoek' gidatutako integrazio planetan.
JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Izaro Zinkunegi Barandiaran -

2018ko azaroak 20 - Donostia

«Ijitoa, mestizoa eta feminista», hala deskribatzen du bere burua Silvia Aguerok (Vallecas, Madril, 1985). Pikara Magazine-ko kolaboratzailea eta Gitanizar el mundo blogaren sortzailea da. Haren ustez, sistema payo patriarkalak ijitoen aurkako jarrera du; horren ondorio dira, besteak beste, «erakundeek sortutako ijitoen ghettoak». Horretaz aritu zen atzo, Donostian, Agifugi Gipuzkoaren Etorkizunerako Ijito Elkarteak antolatutako jardunaldietan.

Sistema payo patriarkala duzu hizpide. Zein dira haren ezaugarriak?

Sistema payoak gizartea antolatzeko arau sozial eta politikoak ezartzen dizkie beste herriei, baita ijitoari ere. Haien aurkako jarrera egiturazkoa da; hots, gizarteko egitura guztietan errepikatzen da. Sistema patriarkalaren anaia da.

Ijitoen aurkako jarrera aipatu duzu. Zertan antzematen duzue?

Arrazismo mota bat da, egiturazkoa eta sistematikoa. Ijitoen aurkako jarrera da erakundeetatik sortutako ijitoen ghettoak egotea, egoera txarrean dauden etxeetan eta auzo zikinetan bizitzea. Zer esanik ez hezkuntzan ere; Hezkuntza Ministerioaren arabera, % 67ko eskola porrota dago haur ijitoen artean. Ministroak dioenez, haien familiak dira errudunak. Ez dituzte zalantzan jartzen eskola curriculuma eta irakasle arrazistak. Ijitoen aurkako jarrerak badu izena, eta gobernua da.

Nolakoa da erakundeen jarrera?

Ijitoen inklusio planei buruz hitz egiten dute, baina nortzuk egingo dituzte, payoek? Espazio ez mistoak aldarrikatzen ditugu. Geuk izan nahi dugu gure bizitzen jabeak, ez dugu gidaririk behar. Orain, inklusioa deitzen diote; lehen, integrazioa deitzen zioten. Ez gara integratuko gizarte patriarkal eta kapitalista batean; baztertu egiten gaitu.

Ijitoa izateko eredu bakarra dagoela uste du jendeak?

Bai, eta literaturak ere eragin handia izan du horretan. Sistemari jarraitzen dio jendeak. Sinetsi nahi dut jende gaiztoa baino jende zintzo gehiago dagoela. Jendeak barnera begiratu eta galdetu beharko luke: «Zer aldatu behar dut matxista eta arrazista ez izateko?».

Zein dira emakume ijito batek jasaten dituen zapalkuntzak?

Obstetrizian, esaterako; 30 urterekin ospitalera joan, eta emagin payo batek honako hau esatea: «Antzutu egin behar duzu; badituzu lau ume, eta zertarako nahi dituzu gehiago?». Emakumeak lehenago iristen gara heldu izatera, eta ijitoak, are lehenago. Zergatik hitz egiten da horrenbeste haurdunaldi goiztiarrez? Babesten gaituen komunitate oso bat dugu ondoan laguntzeko.

Ijito komunitatea matxistagoa den ustea zabalduta dago.

Hori da sortu duten iruditeria; lehen ez zen horrela. Lehen, emakume ijitoen irudia exotikoa zen: labana bat zeraman gona azpian, bularretakorik gabe zihoan... Orain, berriz, otzanak gara. Gizartearen ispilu bat da, gizartea beti ari da ispiluak sortzen. Zergatik gara matxistagoak? Patriarkatuak mundu guztiari eragiten dio, sistema bat da.

Zein dira emakume ijito feministen borrokaren lehentasunak?

Batetik, etxebizitza: ghettoak amaitzea. Bestetik, hezkuntza; ijitoen aurkako jarrera amaitu behar da curriculumetan, baita ikasgeletan ere. Eta, hirugarrenik, osasuna: emakume payoak baino 15 urte gutxiago bizi gara.

Zer dute ikasteko feminista payoek feminista ijitoengandik?

Autodefentsa oso praktikoak ditugu; niri zerbait gertatzen bazait, komunitate osoak erantzuten du; larrialdietara eta Poliziari deitzeak ez du balio, berdin hiltzen gaituzte. Bestalde, oso ekintzaileak gara; kapitalismoaren aurka antolatzeko eredu feminista bat izan dira gure merkatuak; andre payoek botorako eta lanerako eskubidea aldarrikatzen zuten garaian, guk bagenuen askatasun ekonomikoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gizon bat arrain kontserbei begira, Bermeoko arrain azokako postuetako batean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Itsasoa berriro erakusmahaietan

Amaia Igartua Aristondo

Bermeoko arrain azoka aurrez aurre antolatu dute ostera ere, bi urtez online egin ondoren. Jende andana batu da Lamara inguruan, eta, erosketak ez ezik, ilusioa ere izan da nabarmen.
Mantangorri, sortzaileekin solasean

Pinporten atzeko ezkutuko lana

Ane Insausti Barandiaran

1000. zenbakia argitaratuko du gaur zortzi 'Mantangorri'-k, BERRIAren haurrentzako gehigarriak, eta festa batekin ospatuko dute, Txillida Lekun. Bertako langile izandakoek eta gaur egun bertan dabiltzanek, atzera begira jarrita, maitasunez hitz egiten dute egunkariko «kuttunaz».
 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izaro Zinkunegi Barandiaran

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...