Noiz sortua: 2019-02-09 00:30:00

ATZEKOZ AURRERA

Mugimendua, garbi mugitzeko

Ipar Euskal Herrian garbikiago eta erosoago mugitzeko alternatiben bila dabiltzan aktore guztiak gomitatu ditu Euskal Hirigune Elkargoak lehen aldiz antolatu dituen topaketetara.
Hitzordu nagusia Baionan bada ere, Donibane Lohizunen, Donapaleun eta Maulen ere ekitaldiak antolatu dituzte.
Hitzordu nagusia Baionan bada ere, Donibane Lohizunen, Donapaleun eta Maulen ere ekitaldiak antolatu dituzte. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ainize Madariaga -

2019ko otsailak 9

Bada mugimendua Baionan. Ipar Euskal Herriko mugikortasunaren topaldiak inarrosi du mugimenduak hunkitzen duen oro.

«Iruñetik atera gara, eta honekin egin dugu topo: autobus dorreduna! Badakizu, elektrikorako halako ardatz batekin. Hurbiletik ikusi nahi genuen», azaldu du, animaturik, gazte batek. Hortxe dago Tram'busa, bere buruaz harro.

«Jendea arras kontent da; oso elegantea ikusten du kanpotik, eta arras argitsua barnetik», laburtu du Tram'busaren bisitaz arduratzen den gazteak. Izan ere, kanpotik autobus luze baten itxura du, gurpilduna da, baina hemezortzi metro luze da, eta pantografo bat altxatzen zaio, elektrikaz bost minutuan kargatzeko azken geltokian. Irailetik gozatzen ahalko da Baiona eta Miarritze artean. Angeluk, berriz, bigarren linea plantan ezarri arte egon beharko du. Tram'busak bere aurkezpen ibilbidearekin segituko du ondoko egunetan ere: bihar, Bokalen, etzi eta etzidamu Angelura mugituko baita.

Euskal Hirigune Elkargoak antolatu ditu Mugikortasunaren Topaldiak, atzo eta gaur. Bi egun horietan autoari alternatibak proposatu nahi dizkiote. Horregatik, Baionako Xaho plazan karpa handi bat muntatu dute, bertan mahai inguru eta hitzaldi frankoren emateko. Emanuel Arretxe Anticeko misio kargudunak kartsuki laburbildu du mugikortasun digitalaz eman berri duen konferentzia: «Garraiorako hautua askotarikoa da: bizikleta, autoa, oinez, autobusa... Horiek guztiak berehala komunikatuak izanen dira, bizpahiru urteren buruan; eta A puntutik B puntura joateko zerbitzu bakarra ukanen dugu telefonoan berean, kezkatu gabe nor den zertaz arduratzen».

Bizikletak badu bide luzea

Karpara sartu gabe, hogei bat bizikleta erabil ditzake nahi duen orok, urririk, Cyclocom sozietatearen eskutik. Mixel Bonnetek sortu zuen, duela hamar urte: «Planetaren babesteko eta garraio ekologikoa bultzatzeko». Euskal Hirigune Elkargoarentzat egiten du lan. Horrela, urte osoan balia daitezke bizikletak Baionan eta Angelun, urririk. Egun, Street Art ingurua egiten ahalko da bizikletaz, 11:00etan eta 14:00etan, Baionako horma irudien ingurua eginez.

Baionako Txirrind'ola elkarteak antzera lan egiten du: bizikletak konpontzeko atelierrak eskainiz, ibilaldiak proposatuz, haurrentzat txiki gelditu diren bizikletak hartu eta izarikoak emanez eta ikasleei bizikletak ikasturte osorako urririk prestatuz. Gainera, hondakindegitik bildu bizikletak konpondu eta saltzen dituzte, baina «ez dakit hau konpontzen lortuko dugun!», esan dute, irriz, elkarteko bi kidek eskuetan dituzten bi buloei so.

Beste bizikleta mota bat ere ikusgai dago; hori berri-berria da: hidrogenoari esker dabilena. Munduan merkaturatu den lehena da Miarritzen Pragma Industriesek ekoizten duen hori. Funtsean, bizikleta elektriko bateriadunen alternatiba garbia izateaz gain, minutu bakarrean berriz kargatzen da. Hirigune Elkargoak hamahiru erosi badizkio ere, prezioa apaltzeko lanean dabiltzala jakinarazi du bertako kideak.

Aiba elkartea bizi-bizi ari da garraio alternatiben bila Urepelen, Alduden eta Bankan (Nafarroa Beherea). Hala eman zuten martxan Kintoa Mugi autobus joan-jinkaria Arrosako tren geltokiraino. Orain, «trenaren ordutegi berrien beha gara, aldaketak baitatoz», azaldu du Christophe Ayez elkarteko kideak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

PCR probak egiten, atzo, Ordizian ©Jon Urbe / Foku

Ordiziako fokuan 30 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hamalau positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko 707 PCRren emaitzak jaso dituzte. Beharrezkoa dela ikusiz gero «irmotasunez» arituko direla ziurtatu du sailburuak. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du udalak eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu. Neurriak zorroztuko dituzte arratsaldean.

Testak egiteko asmoz Ordizian atzo ipinitako karpa. ©JON URBE / FOKU

«Nor ez da ibiltzen hor!»

Arantxa Iraola

Zazpi positibori atxikita, ostatu gune batean ibilitako herritarrei testak egin dizkie Osakidetzak: 900 PCR proba egin dituzte, eta negatibo eman dute lehen 91k. Boluntarioa izan da parte hartzea. Ordizia, Beasain eta Lazkaoko eguneko zentroak itxi egin dituzte, eta zahar etxeetan bisitak kendu dizkiete zazpi egunez. Eskualdeko beste zahar etxeetan, halaber, kalera irteteko aukerarik gabe utzi dituzte bertan bizi diren adinekoak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna