PROPOSAMENA

2019ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
1. Enplegua. Sobran egon daitezkeen langileen «%100» beste postu batean jartzeko akordioa lortzeko konpromisoa hartu du Kristau Eskolak. Jaurlaritzak joan den astean eginiko proposamena hartuko du aintzat.

2. Soldatak. 2017., 2018. eta 2019. urteetarako, finantzaketa publiko bidez jasotako soldata gehi %0,5 ordaintzea proposatu du patronalak irakasleentzat. Hala, HH eta LHko irakasleek 2009an baino %4,22 gehiago kobratuko lukete; DBHko lehen zikloko irakasle lizentziatu gabeek, %4,34 gehiago; DBHko lehen zikloko lizentziadunek, %12,93; eta bigarren ziklokoek eta Batxilergokoek, %3,09. 2020-2023. urteetan, Jaurlaritzak finantzatutako soldata igoera irakasle eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileentzat, KPIaren bestekoa bada; gutxiago denean, KPIa besteko igoera. Aparteko ordainsari bat proposatu du patronalak irakasle eta HHko lehen zikloko langileentzat, 2017ko eta 2018ko oinarrizko soldataren %2aren parekoa.

3. Parekatzea. DBHko lehen eta bigarren zikloetako irakasle lizentziadunen soldatak 2019ko urtarrilaren 1etik parekatzea eskaini du Kristau Eskolak.

4. Lan karga. 1.252 ordu urtean. Horietatik hiru ordu astero ikastetxean bertan ikasgelaz kanpoko lanak egiteko. Urte osoan ikastetxetik kanpo 40 ordu lan egin direla aitortzea. Gaixoaldiak hirugarren egunetik ordezkatzea; sei egun baino gehiago iraungo duela jakitean, lehen egunetik.

5. Lanbide Heziketa. Irakasleen lan astea 32 ordukoa izatea. Erdi mailako eta goi mailako graduetan, bigarren ikasturteetan, 25-26 ordukoa.

6. Arlo feminizatuak. Heziketa berezikoek 97 ordu gutxiago egitea lan urtean, eta 35 ordu izatea koordinaziorako. HHko lehen ziklokoek 35 ordu gutxiago, eta 125 ordu koordinaziorako eta formakuntzarako. Irakasleen eskubide batzuk eskuratzea bi langile taldeek: adibidez, beste lanpostu batzuetara aurkeztu ahalko dira, eta doan bazkalduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.