AZKEN DIADAK

2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
2012: ANCren lehenengoa

Erreferendum baten aldeko lehen mobilizazio erraldoia izan zen, ANC Biltzar Nazional Katalanak lehenengoz antolatua. Katalunia, Europako estatu berria zuen leloa.

2013: giza katea

Ipar Kataluniako muga Castello probintziakoarekin lotu zuten 400 kilometroko giza kate bat eginda.

2014: V erraldoia

Bartzelonako Diagonal eta Kale Nagusia etorbideak bete zituzten manifestariek, senyera-ren koloreekin V erraldoi bat irudikatzeko.

2015: errepublikaren ametsa

Plebiszitariotzat jo zituzten hauteskundeen kanpainan egokitu zen Diada. Eman bidea errepublika katalanari zuen leloa Bartzelonako Meridiana etorbideko ekitaldiak.

2016: Diada deszentralizatua

ANCk Kataluniako bost hiritan banatu zituen deialdiak.

2017: erreferendumera

Independentziari buruzko erreferenduma baino hiru aste lehenago egokitu zen Diada. Bartzelonan egin zen mobilizazioa, aurreko urteetan baino ilusio handiagoarekin, baina baita tentsio giro handiagoarekin ere, Espainiako indar armatuek erreferendumaren aurka egin zituzten lehen ekintzengatik.

2018: errepresioan

Bartzelonako Diagonal etorbidea bete zuten manifestariak, Diagonala Errepublikaren alde lelopean. Urriaren 1aren ondorengo errepresioaren aurkako mezuek gain hartu zioten errepublika aldarrikatzeko eskariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.