Udalbiltzaren «irregulartasunak» salatu ditu PPk

2018ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Gasteizko Udalak 2016an Udalbiltzarekin sinatutako akordioan «irregulartasunak» daudela salatu du PPk. Denera 110.000 euroko hitzarmena egin zuten, eta, PPren arabera, «puztutako» fakturak daude tartean, eta «Udalbiltzaren egitura bera» finantzatzeko gastuak ere bai. PPk agerraldi bat egin zuen atzo, hitzarmen horren kudeaketa salatzeko, eta aurreratu zuen aztertzen ari direla salaketa bat aurkeztea.

Gorka Urtaran alkatearen aurka ere jo du PPk, «laguntxoei» laguntzen ari delakoan Udalbiltzarekin egindako itunaren bidez. «Diru xahutzea izan da».

Salaketa horiek ukatu egin ditu udal gobernuak: adierazi du «zorroztasunik gabe» egin dituela salaketa horiek PPk, eta udaleko kontu hartzailearen onespena dutela diru kontuek. Zehazki, azaldu du 110.000 euroko itun horretatik 102.000 euro pagatu dituela udalak, horiek direlako Udalbiltzak justifikatutako gastuak. 2016an pagatu zuen %80, eta 2017an beste zatia, «behin gastuak justifikatuta eta fiskalizatuta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.