Presoen euskara ikasketak ofizial izatea eskatu dute

2021eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Presoen euskara ikasketak ofizial izan daitezen eskatu zuen atzo irakasle talde batek Durangon. 2017an hasi ziren kartzelan zeuden bederatzi laguni euskara irakasten modu boluntarioan, eta, haiek EGA eskuratu ostean, beste 33 presorekin ari dira orain. Erakunde publikoen aitortza jaso duten arren, «baldintza penagarriak» dituztela salatu dute: «Eskolak lokutorioetan ematen ditugu, boligraforik eta paperik gabe, entzumenak lantzeko baliabiderik gabe, idazlanak eta zuzenketak posta bidez eta senideen bitartez helaraziz, eta bisiten zerrendan leku bat hartuta». Hala, matrikula orrien eta ikasketen «ofizialtasuna» aldarrikatu dute. Irakasleok nabarmendu dutenez, presoek euskaraz jakiteak «onurak baino ez» ditu: «Kohesiorako tresna da euskara. Gizartean sustraitzea eta harreman sarea berregitea erraz dezake».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.