GAKOAK

2020ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Kopurua. Atzerrian sortu diren 211.208 lagun bizi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan —inkestak ez ditu kontuan hartzen Espainian sortuak—.

Feminizazioa. Emakumeak gehiago dira; batez ere, Latinoamerikatik eta Europatik etorritakoen artean. Afrikako etorkin gehienak gizonak dira.

Egoera administratiboa. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren migratzaileen artean, nazionalitate agiria dute %36k —eskubide osoko herritarrak dira—, eta paperak dituzte %57k. Paperik ez dutenen kopuruak behera egin du: %4,6.

Lana eta diru sarrerak. Lana dutenen kopuruak gora egin du nabarmen. Inkestan azaldutako migratzaileen %62k daukate lanpostua: batez ere, zerbitzuen sektorean, ostalaritzan eta merkataritzan egiten dute lan, baina gero eta pisu handiagoa dute industrian lan egiten dutenak. DSBEa jasotzen dute %24k, baina errenta hori diru sarrera nagusitzat dutenen kopuruak behera egin du, %7,6: «Behar handiena dutenek jasotzen dute».

Bazterketa. Inkesta egin duten pertsona gehienek (%87k) ez dute gizarteratzeko arazorik nabaritu, baina gorabeherak daude jatorriaren arabera. Afrikatik eta Txinatik etorritako komunitateetako kideak dira gizarteratze maila apalena dutenak. Bazterketaren pertzepzio subjektiboa hazi da, baina baita Euskal Herrian gelditzeko nahia ere: %92k dute perspektiba hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.