PROPOSAMENAK

2022ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Epemugak
Bost urtean herritarrekiko euskarazko harremana bermatzea eta hamabost urtetan sektore publikoko jarduna euskaraz izatea.

Gutxieneko eskakizunak
Ahozko gaitasunean gutxienez B2 maila izatea herritarrekin ahozko harremana dutenek; C1a goi karguek, unitate buruek eta herritarrekin idatzizko harremana dutenek, eta C2a «goi mailako hizkuntza gaitasuna behar duten langile kualifikatu guztiek».

Euskarazko zirkuituak
Euskarazko zirkuituak eratzea, beharrezko atal guztietan hizkuntza eskakizuna egiaztatua duten langileak egongo direla ziurtatuta, eta 15 urtean sektore publikoko unitate guztiak euskara unitate izatea.

Derrigortasun data, guztiei
Lanpostu guztietan derrigortasun data ezartzea; jendaurreko lana eskatuko dutenetan 5 urtean iraungiko da, eta gainerakoetan 15 urtean iraungiko da.

Formazioa
Langileen euskarazko formaziorako programa sendoa garatzea, Irale programaren parekoa. Euskaraz ikasteko liberazioak ere aurreikusten dituzte, partzialak edo osoak.

Deialdi berrietan, gutxienez B2a
Lan deialdi berrietan eskatuko den gutxienekoa B2 maila izatea. Lanpostuaren funtzioari lotutako proba bat, gutxienez, euskaraz izango dela zehaztea ere eskatu dute.

Egonkortasuna sustatu
Hiru eragileek uste dute sektore publikoan langileen egonkortasuna bultzatzeak administrazioa euskalduntzen laguntzen duela. Langileen mugikortasunak euskalduntze prozesuari kalterik ez egiteko irizpideak hartzeko ere eskatu dute.

Erabilerarako irizpideak
«Gutxiagotutako hizkuntza lehenesteko irizpideak» ezartzea. Besteak beste, euskarazko komunikazioa ziurtatzea eta euskarazko zerbitzuen ikusgaitasuna handitzea.

Ondorioak eta salbuespenak
Derrigortasun data igarota hizkuntza eskakizuna egiaztatu ez denean, lanpostutik kentzeko espedientea zabaltzea, lanpostutik mugiaraziz. Hala ere, salbuespenerako zenbait aukera arautzeko eskatzen dute, eta euskalduntzeko bideak ezartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.