Koronabirusa

Michelin eta Sidenor hilaren 14an itzuliko dira beharrera

Iker Aranburu.
2020ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Aste Santuaren amaieran, jarduera ekonomikoak berriro gora egingo du. Michelinek jakinarazi du datorren asteartean zabalduko dituela berriro Euskal Herrian dituen bi lantegiak, Gasteizkoa (3.300 langile) eta Lasarte-Oriakoa (Gipuzkoa, 500 langile). Konpainiak ziurtatu du ezin duela denbora gehiago itxita egon, bere lantegiak «oinarrizko euskarria» direlako oinarrizko zenbait jardueratarako. Nabarmendu du «agintariek zehaztu baino segurtasun neurri gehiago»hartuko dituela langileentzat.

Sidenorrek ere hilaren 14an zabalduko ditu bere fabrikak (Basauri, Gasteiz eta Azkoitia). Martxoaren 30ean itxi zituen, Espainiako Gobernuak iragarri ondoren derrigorrezkoak ez diren jarduerek geratu egin behar zutela. Langileak baimen ordainduarekin ari dira, eta urtean zehar berreskuratu beharko dituzte azken egunotan lan egin ez dituzten orduak. «Ahalik eta lasterren jarriko da zuzendaritza harremanetan sindikatuetako ordezkariekin, berreskuratzea nola egin behar den zehazteko», adierazi du konpainiak ohar batean.

Iruñeko Volkswagenek, berriz, jakinarazi du ez duela asmorik hurrengo astean zabaltzeko. Zuzendaritzak iragarri du jarduerari hilaren 20an ekiteko aukera aztertzen ari dela, «modu progresiboan» betiere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.