Gipuzkoan eta Araban balioko lukeen akordioa

2019ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmena adostuta, zertan dira Hego Euskal Herriko beste lurraldeetako hitzarmenak? Indarrean dagoen bakarra Nafarroakoa da, 2021era arte. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, ez dago hitzarmenik.

Arabakoa negoziatzen ari dira egunotan, eta Bizkaikoa argitu izanak negoziazioa erraztu dezakeela uste dute sindikatuek. Bizkaiko akordioa estrapolatuz gero, emango luke: UGTk delegatuen %16,7 ditu, CCOOk %16,2 eta LABek %13. ELAk, berriz, %42 ditu.

Gipuzkoako egoera Bizkaiko bera zen: 2011z geroztik ez dago lan hitzarmenik. Bertan, ELAk %46 ditu,LABek %33-34, CCOOk %12 eta UGTk %4. Ordezkaritza txikia izan arren, UGTk ordezkari bat izango luke negoziazioan. Alegia, Bizkaiko akordioa errepikatuz gero, zenbakiek emango lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.