Albistea entzun

HEMEN DA BIOTERRA, EUSKADIKO AZOKA EKOLOGIKOAREN HOGEIGARREN EDIZIOA

Ekainaren 2tik 4rako astebururako planik onena da Bioterra: hizlari ospetsuak entzuteko aukera, kosmetika ekologikoa, ekonomia zirkularra, sukaldaritza osasuntsua eta dibertigarria, bioeraikuntza, Yoga Day, tailerrak, DJak, zozketak, aulki hegalariak txikientzat, eta askoz gehiago.
Askotariko proposamen interesgarriak egongo dira Bioterran.
Askotariko proposamen interesgarriak egongo dira Bioterran. AITOR IZAGIRRE ANSA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko maiatzak 28

Aurtengoa berezia da Bioterrarentzat, hogeigarren edizioa ospatuko baitu. Azoka urtero egin da 2003tik, eta, guztira, 2.200 enpresa erakusketarik eta 190.000 pertsona inguruk hartu dute parte. Aurtengo edizioa ekainaren 2tik 4ra egingo da, Irungo Ficoba erakustazokan (Gipuzkoa), eta doako sarrera www.bioterra.org webgunean deskargatu daiteke. «Egin bat komunitate ekologikoarekin, eta gozatu ekainaren 2tik 4ra Ficoban», Bioterrako arduradunen hitzetan.

Bioterra hazten eta eboluzionatzen joan da sektorearekin batera. Ficobako txoko guztiak beteko ditu ekainaren 2tik 4ra. Azokak klima aldaketan jarri zuen arreta hasieran, eta kontzeptu hori, orain, errealismoaren poderioz, klima larrialdira aldatu da.

Hemeretzi urte hauetan, Bioterrak bere helburuak lortu ditu, eta Espainiako Estatuko iparraldeko eta Frantziako hegoaldeko erreferentziazko azoka ekologiko bihurtu da. Datozen hogei urteetan, suspertzen ari diren sektore horiek gizartean gero eta talde zabalagoetan sortzen duten interes berrituarekin egingo dio aurre.

Adituen hitzaldi eskaintza zabala

Aurtengo Bioterran, enpresa erakusketari ugariz gain, jarduera eta hitzaldi eskaintza zabala izango da. Hitzaldien programak hainbat aditu eta dibulgatzaile biltzen ditu. Besteak beste, Carlos Taibo, UAMeko Zientzia Politikoko irakaslea eta krisi ekologikoari, desazkundeari eta kolapsoari buruzko liburuen egile ezaguna; Fernando Valladares, komunikabideetan ohikoa, Biologian doktorea eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko ikertzailea; eta Belen Hinojar eta Carmen Huidobro, Instagram Climabarren kontuaren bultzatzaileak. Haien helburua, historiako marketin kanpainarik txarrena aldatzea: klima aldaketa.

Halaber, hitzaldien programan, Marta Marce nutrizionista, naturopata eta komunikatzailea ere ariko da, menopausia osasungarriari buruz hitz egiteko. Patricia Restrepo idazle, nutrizionista eta aholkularitza makrobiotikoak dieta osasuntsuen inguruko nahasmenaz ohartaraziko du.

Mayi Lekuonak permakulturan oinarrituko du bere hitzaldia, trantsizio ekologikorako tresna gisa, baita hirian ere. Bestalde, Anna Estevek osasun integratibo eta mikrobiotikoaz hitz egingo du, ongizate fisiko eta mentalerako gako gisa.

Horrez gain, SpanSet konpainiaren eta Emaus Gipuzkoa gizarteratze enpresaren arteko lankidetzaren emaitza aurkeztuko dute Jennifer Fernandez Sindesperdicio plataformako marketin managerrak eta Clara Grijalbo Spanseteko marketin managerrak. Ekonomia zirkularreko negozio proposamen berri bat hondakin industrialetatik diseinatutako produktuak eta bilgarriak egiteko.

Bioterraren hogeigarren edizioko hitzaldi programari amaiera emateko arduraduna Karmelo Bizkarra izango da, Nafarroako Zuhaizpe Vital Osasun Zentroko zuzendari medikoa eta Medikuntza Naturistako unibertsitateko irakaslea.

Kosmetika ekologikoa eta ekonomia zirkularra

BiobeautyZero Zabor guneak bi ikuspegi uztartzen ditu. Alde batetik, kosmetika ekologikoaren dibulgazioari, ezagutzari eta ezaugarriei eskainitako gunea da, eta, bestetik, ekonomia zirkularrari buruz hitz egiteko, informatzeko eta eztabaidatzeko topagunea.

Sukaldeetan, bizitza osasungarria eta jasangarria

Sukaldean gunea indartsu itzuliko da Bioterraren edizio honetara. Janaria osasuntsu eta ingurumena errespetatuz prestatzen ikasteko aukera izango da, modu dibertigarrian.

Eraikiz Gunea: bioeraikuntza, goranzko balioa

Birgaitzea eta baliabideen erabilera eraginkorra sustatuko duen eredu zirkular bateranzko trantsizioa, eraikuntzaren deskarbonizazioa… Ez dago klima larrialdiari aurre egiteko ekarpena egin behar ez duen sektorerik. Horregatik, Bioterrak bioeraikuntzari buruzko hitzaldi programa propioa du.

Yoga Day: tailerrak, musika eta zozketak

Bioterra milaka pertsonarentzako asteburuko plana da. Badakite bisitan estatuko txoko guztietako enpresa erakusketariak aurki ditzaketela, betiere produktu eta zerbitzuen proposamenak azaltzeko prest, Ficobako gune anitzetan egiten diren adituen hitzaldietara joateko prest, sukaldaritzako, baratzezaintzako tailerretan parte hartuz ikasteko prest.

Halaber, Bioterra Yoga Day jaialdiaren zazpigarren edizioan parte hartu daiteke —ekainaren 4an (igandea) 10:30ean—, edo janari ekologikoa dastatu Bioterrazan. Beste aukera bat Bioterrak irauten duen hiru egunetan egingo diren zozketetan parte hartzea da.

Era berean, Ficobako pabiloiak beren musikarekin girotuko dituzten DJetako bat entzunez erlaxatzeko aukera ere ez da faltako.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...