805 etxebizitza gehiago Jerusalem ekialdeko lurretan

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Atzo, Ir Amim eta Xalom Ajxav gobernuz kanpoko erakundeek jakinarazi zutenIsraelgo Etxebizitza Ministerioak lizitazioak aurkeztu dituztela 805 etxebizitza eraikitzeko Jerusalem ekialdean, Israelgo lur okupatuetan. Lizitazio horietako gehienak azken bi urteetan onartuak dira, azaldu zutenez. Jerusalemgo kolonietan urtebetez plan urbanistikorik egin gabe egon ostean onartu dute plan berri hau.

Gune okupatuetatik kanpo garatutako plan urbanistiko batzuk Palestinako lurretaraino iritsi direla ere salatu zuten bi GKEek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.