EP-IUk Gipuzkoako Batzar Nagusiei eskatu die monarkia alboratzeko

Erreferendum baten aldeko proposamena aurkeztu du Elkarrekin Podemos-IUk. Monarkiari buruz iritzia emateko «une egokia» dela dio

Monarkiaren aurkako protesta bat, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU.
Erredakzioa
2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Krisi sakonean murgilduta dago Espainiako errege etxea, eta, azken istiluak medio, gero eta gehiago dira instituzioa bera eta haren funtzionaltasuna kolokan jartzen duten ahotsak. Hori dela eta, Gipuzkoako Batzar Nagusiak monarkiaren aurka ager daitezela eskatzeko, ebazpen proposamena aurkeztu du Elkarrekin Podemos-IU taldeak. Besteak beste,Espainiako Konstituzioaren erreforma bat eta estatuaren «izaera federala edo konfederala» babesteko eskatu ditu testuan. Batzar Nagusiak monarkiari buruzko erreferendum baten alde ager daitezen ere galdegin du.

Elkarrekin Podemos-IU taldeko batzarkide Arantxa Gonzalezek esan du «une egokia» dela Gipuzkoako ordezkari politikoek «modu demokratikoan» eman dezaten euren iritzia estatu buruaren funtzionalitateaz eta errege emerituaren aurkako ikerketa prozesuaz. Abenduan eztabaidatuko dute ebazpen proposamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.