Pirinioei neurria hartzen saiatuko dira Pereysourden

2020ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Aurrekoaren trazarik ez duen etapa bat izango da Frantziako Tourreko zortzigarrena. Mendateek hartuko dute gaur lasterketaren protagonismoa, Pirinioetara egingo baitu jauzi txirrindularitza proba nagusiak.

Cazeres eta Loudenvielle arteko 141 kilometroko etapanhiru mendate igoko dituzte: Mente, Bales eta Pereysourde. Lehen mailako mendateak dira Mente eta Pereysourde, eta maila berezikoa da Bales.

Mentek piztuko du txirrindularitza zaleen grina, Bales eta Pereysourde klasikoei ekin baino lehen. Etapa bizia bezain exijentea da, eta Pereysourdeko jaitsierari neurria hartzeak berebiziko garrantzia izan dezake garaipena eskuratzeko aukerei dagokienez.

Gaur eta bihar jokatuko dira Pirinioetako etapa menditsuak, eta hori kontuan hartuta, segurtasun neurri bereziak iragarri ditu Frantziako Tourreko antolakuntzak, jendea ez pilatzeko. Besteak beste, ibilgailu motordunak ezingo dira igaro, eta zaleen presentzia mugatua izango da.

Horiek horrela, ezohiko itxura izango dute Pirinioetan jokatuko diren Tourreko etapek aurten, koronabirusaren gaitzak eraginda. Gauza bera pasatuko da Alpeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.