'Phantom Thread' filmari eman diote Fipresci saria

2018ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioak (Fipresci) 2018ko film onena izendatu du Paul Thomas Andersonen Phantom Thread, eta zuzendariak Donostian jasoko du saria. Mundu osoko 473 kritikarik parte hartu dute bozketan, eta Andersonen lana aukeratu dute 2017ko uztailaren 1az geroztik estreinatutako film guztien artean. Beste finalistak Three Billboards Outside Ebbing, Missouri (Martin McDonagh), Zimna wojna (Pawel Pawlikowski) eta Zama (Lucrecia Martel) izan dira.

Andersonek hirugarrenez jasoko du Fipresci saria Donostian, 2000. eta 2008. urteetan ere eman baitzioten, Magnolia eta There Will Be Blood filmekin, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.