KRITIKA NAGUSIAK

2022ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Kontseiluaren ustez, lege proiektu berriak ez dauka inolako «aurrerapauso edo elementu berritzailerik», 2003koarekin alderatuta.
Salatu du ez duela «legearen izaera arautzailea behar bezala baliatzen», legearen oinarria «sustapena» delako.
Aurrekoarekin lotuta, lege proiektuak bermatu hitza saihesten duela salatu du, eta sustatu edo bultzatu aditzak darabiltzala.
Hizkuntza eskubideek atal bat izan bai, baina uste du hortik kanpo ikuspegi linguistikoa falta dela. Izan ere, atal horretatik kanpo hizkuntzari buruzko hiru aipamen baino ez daude.
Egun indarrean den legearen arabera, diruz lagundutako hizkuntza guztiek dituzte hizkuntza betebeharrak. Hemen, aldiz, euskararen sustapenerako laguntzak jasotzen dituztenek soilik dute derrigortasuna.
Produktuak saldu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten establezimenduen betebeharrak desagertu egin direlasalatu du Kontseiluak.
2012ko lege aldaketak jatorri izena duten produktuetan euskararen presentzia bermatzeko derrigortasuna kendu zuen, eta hori bere horretan mantendu da.
Gaztelania hutsezko euskarriak egiteko aukera zabaltzen du lege proiektuak, Kontseiluaren arabera.
Eskubideen bermearen «borondatezko izaera muturrera» eraman dela salatu du Kontseiluak.
Gainerako eskubideak ez bezala, hizkuntza eskubideetan egiten diren arau hausteek ez dute inolako ondoriorik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.