Iruñeko Udalak ez dio bere superabita Madrili utzi nahi

Jokin Sagarzazu -

2020ko abuztuak 11

Iruñeko Udalak planto egin du. Adierazpen instituzional bat kaleratu du esateko ez dagoela ados Espainiako Gobernuak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) aurreko astean sinatutako akordioarekin. Horren arabera, udalek euren superabita Madrili utzi beharko diote —hamar urtean itzultzeko obligazioarekin—, eta ezingo dira gehiago zorpetu.

Neurriak kritika asko eragin ditu. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek adierazi dute akordioak ez duela eraginik hiru lurralde horietako udaletan, eta, beraz, ez dutela beteko, edo horri lotutako edozein erabaki Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan adostu beharko dutela. Iruñeko Udalak ere ez du neurria bete nahi, eta hala berretsi zuten atzo Navarra Sumak eta EH Bilduk; Geroa Bai abstenitu egin zen, eta PSNk aurkako botoa eman zuen. Adierazpen horrekin, hiriburuko udalak aurrea hartu nahi izan dio Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak (FNMC) bihar egingo duen bileran hartu beharko duen erabakiari. Atzo bildu ziren, eta bi testu aurkeztu zituzten: bata, FNMCko presidente eta Azkoiengo alkate Juan Jose Castillorena (UPEI), eta, bestea, Antsoaingo alkate Ander Orozena (EH Bildu).

Espainiako Gobernuak eta udalerrien elkarteak akordioaren berri eman zutenean, EH Bilduk aurkako jarrera agertu zuen, eta gogoratu maiatzaren 20an Madrilekin egin zuen akordioan —alarma egoera luzatzekoa— Nafarroaren zorpetze ahalmena handitzea adostu zutela.

Atzo, Iruñeko alkate Enrique Maiak (Navarra Suma) Madrili leporatu zion udalak «banku zentral bat balira bezala» erabiltzea. Hainbat hiriburutako alkateek ere —tartean Bilbokoa— gutun bat idatzi dute neurriaren kontra, eta Quim Torra Kataluniako presidenteak hango udalei eskatu die ahal duten guztia egiteko euren superabita ez uzteko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Positibo kopuruak goia jo du Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 749 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta nabarmen ugaritu dira Nafarroan: 362 kutsatu detektatu dituzte azken egunean. 501 lagun daude erietxeratuta Hego Euskal Herrian, eta 82 gaixo daude ZIUetan.

Zestoa, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan

Berria

28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.

Iñigo Urkullu omenaldian ©Eusko Jaurlaritza

Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. «Elkarrizketa soziala» bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.

Sindikatuen eta Sareren elkarretaratzea, presoen egoeraren harira Bilbon. ©Marisol Ramires/FOKU

Hainbat espetxetan komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek

Maria Ortega Zubiate

Presoek eta haien senideek “garai oso zailak” bizi dituztela adierazi dute bi elkarteek, eta pandemiak “salbuespenezko erregimenaren aplikazioa” areagotzen duela. Positibotzat jo dituzte Eusko Legebiltzarrean eta Espainian espetxe politika aldatzeko egindako adierazpenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna