Irudia. Zaldibar

Verterrek lurrak pilatu zituen lan eremutik kanpo

BERRIA/GEOEUSKADI.
2020ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Verter Recyclingek lurrak pilatu zituen lanerako eremu baimendutik kanpo. Satelite bidezko mapen argazkian ikus daitekeen bezala, 2018. eta 2019. urteen artean zabortegi alboko sail bat lurrez bete zuen. Zabortegiko jardun eremua zein zen ondo zehaztuta dago, eta lur horiek kanpoan daude. Zabortegien jardunak lur asko behar du bere egunerokorako, eta horretarako bilduko zuten. Ez dago jakiterik lurrak nongoak diren, baina litekeena da zulokoak bertakoak izateak. Eremua handia da, eta, gerturatuz gero, begiz ere ikus daiteke. BERRIA Zaldibarko Udalarekin harremanetan jarri da okupazio horren berri zuen jakiteko, eta ez diote argibiderik eman, auzia isilpeko sumarioan dagoelako. Verterri eginiko azken azterketan aurkitutako 23 arau hausteetako bat baimenik gabeko lur okupazioa zen, baina Jaurlaritzak ez zuen zehaztu argazkiko sailaz ari zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.