Legebiltzarra, software askea sustatzearen aurka

2021eko urriaren 1a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen atzo EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk ikasgeletan software eta hardware askea «sustatzeko» proposatu zuten egitasmoa. Horren ordez, EAJren eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu zuen, «ikastetxeen alfabetizazio digital integralean aurrera egiteko». Lore Martinez EH Bilduko legebiltzarkideak salatu zuenez, ikastetxeak programa informatikoez hornitzen dituzten enpresa teknologiko handiek, batetik, erabiltzaileak txikitatik teknologien «menpeko» bihurtzen dituzte, eta, bestetik, haien datu pertsonalekin negozioa egiten dute. Aitor Urrutia EAJko legebiltzarkidearen arabera, ordea, software askeak «desabantailak» ditu hezkuntza sistemarako «oinarrizkoak» diren gai batzuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.