Irudia. Leioa

EHUren domina, Euskaltzaindiari

2019ko urriaren 26a
00:00
Entzun
EHU Euskal Herriko Unibertsitateak urrezko domina eman dio Euskaltzaindiari, «urtez urte euskara arautu eta modernizatzeko egindako lanagatik». Atzo egin zuten saria emateko ekitaldia, Leioako campusean; bertan, EHUko errektore Nekane Balluerkak adierazi zuen Euskaltzaindia eta unibertsitatea «eskutik helduta» ibili direla azken mende erdian. Andres Urrutia euskaltzainburuak ere bi erakundeon arteko «harreman estua» nabarmendu zuen bere mintzaldian: «Akademiak historian zehar zin-zinezko komunitate zientifiko eta akademikoa ondu du, eta bere egitekoa gizartearen zerbitzuan jarri du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.