Aurrekontu «antisozial eta neoliberalak» salatu ditu ELAk

gotzon hermosilla
2021eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
ELA sindikatuak giza kate bat egin du Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren 2022ko aurrekontu «antisozial eta neoliberalak» salatzeko eta «aurrekontu sozialak» eskatzeko. Giza katea EH Bilduk Bilbon duen egoitzatik abiatu da, eta EAJren egoitzan amaitu.

ELAko Leire Gallegok esan duenez, aurrekontuekin lortu nahi duten helburua da «ahalik eta gutxien gastatzea». «Hezkuntzara bideratutako dirua aurreko urtean baino gutxiago da, diru sarrerak bermatzeko errentan murrizketak daude, eta aurrekontuen %13 zor publikoa kitatzera bideratuta daude».

Mikel Noval ELAko Azterketa Bulegoaren arduradunak azaldu du EH Bilduren eta EAJren egoitzak lotu dituztela «PSE-EErekin batera bi alderdi horiek duten erantzukizuna nabarmentzeko». Esan duenez, Jaurlaritzarekin lortutako akordioaren bidez EH Bilduk eragindako aldaketek aurrekontu proiektuaren %0,5i baino ez diote eragiten, eta ez dute «egiturazko aldaketarik» ekarriko: «Guk aurrekontuen edukiari erreparatzen diogu, eta ez horrenbeste aurrekontu horiek nork sustatzen dituen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.