Kontainerren eskaria, hazkunde handirik gabe

2020ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Munduko merkataritza pattalaldian dago, eta horren erakusgarri Maersk ontzi konpainiaren iazko emaitzak: 2018. urtean, ia 3.000 milioi euroren etekinak izan zituen; iaz, 78 milioi euroren galerak. Maersken ontzietatik pasatzen da munduan itsasoz garraiatzen diren sei kontainerretatik bat.

AEBen eta Txinaren arteko merkataritza gatazkak izan dira arrazoi nagusia munduko kontainer eskaria %0,5-%1 artean murrizteko. Eta Maersken ustez, aurten ere kaltea ekarriko dio merkataritzari. Horri koronabirusaren eragina gehitu beharko zaio, zeinak Txinako lantegien produkzioa %60tik azpira utzi duen.

Urrun daude 2008ko krisi aurreko kontainer eskariaren bi zifrako hazkundeak. 2020an eskari hori %1 eta %3 artean haztea espero du Maerskek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.