Lan erreformaren balizko aldaketen itzal luzean

2020ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Gipuzkoako lan itunik handiena da metalgintzarena, eta, historikoki, zailena egiten. Hura berritzea urrats oso handia litzateke negoziazio kolektiboari begira, eta beste sektore batzuen lokarria askatzen lagunduko luke Gipuzkoan, berritu gabeko itun handi gehien dituen lurraldean.

Espainiako Gobernuak lan erreforma «hobetzeko» asmoa duela jakinarazi ondoren iritsi zen ELAren deia mahaia eratzeko, eta orain akordiorako baietza iritsi da. Pedro Sanchezen gobernuak lehentasunak alda ditzake itunetan, eta enpresa hitzarmenak berriro sektorekoen azpitik jarri. Horrek euskal hitzarmenen estatalizazioa areagotuko luke. Jokaleku berri horretan, Confebaskek eta sindikatu nagusiek 2017ko urtarrilean egindako Sektore Arteko Esparru Itunak garrantzi handia hartuko luke estatalizazioari muga jartzeko tresna gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.