Bizi osoko zigorrak, Zipren zazpi andre etorkin hil zituenari

2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Zipreko armadako kapitain bati bizi osoko zazpi kartzela zigor ezarri zizkioten atzo, herrialde horretan inoiz jarritako zigorrik gogorrena. Militarrak iragan hilabetean aitortu zuen bost emakume eta bi neskato etorkin hil zituela 2016ko irailetik 2018ko uztailera.

Kasuak oihartzun handia izan du herrialdean: Ionas Nikolau Justizia ministroak dimisioa eman zuen, eta Poliziaren burua ere kaleratu zuten. Agintariei leporatu zieten ez zutela bideratu desagertzeak argitzeko ikerketarik andrazkoak eta migratzaileak zirelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.