Irudia. Donostia

Azorak kalte eginiko lau familia, kaleratze arriskuan

ANDONI CANELLADA / FOKU.
2020ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Duela bi aste jakin zen Azora inbertsio funtsak 321 etxe erosi zizkiola Vascongada higiezinen agentziari Donostiako Gros auzoan, eta baliteke jabe aldaketak laster izatea lehen ondorioak: abenduan eta urtarrilean kontratua amaitu zitzaien lau familiari gutun bat igorri die Azorak, esanez kontratuak «behin betiko» bukatu zaizkiela. Bizilagunen bozeramaile Iñaki Setienen arabera, ordea, guztiak ari dira «kalean geratzeko zorian daudenen ezinegon bera pairatzen». Azorak ez die «prezioak mantenduko dituen bermerik» ematen bizilagunei, eta hori izan zen atzoko prentsaurrekoan egin zuten eskari nagusia: kontratuak amaitu zaizkien edo amaitzear dituzten maizterrei kontratuak berritzea eta prezioak izoztea, KPI kontsumo prezioaren indizeari egokituta. Eneko Goia alkateak ostiralean hartuko ditu bizilagunak, «proposatzen dutena entzuteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.