Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege proiektua onartu dute

Jaurlaritzaren arabera, berritasunetako bat da klima larrialdirako politiketan integratzen dela

Igor Susaeta.
2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
EAEko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege proiektua onartu du aste honetan Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak. Arantxa Tapia Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburuaren ustez, proiektuaren berritasunetako bat da klima larrialdirako politiketan integratzen dela.

Proiektua Eusko Legebiltzarrera eramango dute eztabaidatu dezaten, eta, okerrik ezean, onartu egingo dute, EAJk eta PSE-EEk gehiengoa baitute ganberan. Tapiak Zumaian (Gipuzkoa) aurkeztu zuen, atzo, eta helburu du, haren esanetan, «naturguneak eta biodibertsitatea babestea natura ondarearen ikuspegi integral batetik; horien kudeaketaz arduratzen diren administrazioen arteko koordinazioa hobetzea; beste politika sektorial batzuk integratzea, eta sektorean aukera berriak bultzatzea, natura ondarearen babesa eta garapen ekonomiko eta soziala uztartzeko».

Legeria eguneratzeko «beharra» zegoen. Tapiarentzat, EB Europako Batasuneko gidalerroek «lege garapen handiak» bultzatzen dituzte, eta lege berriak bat egiten du NBE Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarrirako jarritako helburuekin. Era berean, «Basque Country 2030 Agendaren barruan» kokatzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.