Lasaitasuna eskuratu nahi du Eibarrek gaur Valladoliden irabazita

Aitor Manterola Garate.
2018ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Eibar eroso antzean dago sailkapenean, baina gustura egongo litzateke lasaiago. Horretarako onena bi partida segidan irabaztea izaten da, eta gaur du aukera horretarako, Valladoliden. Aurreko astean Alavesi irabazi eta gero, bost puntura du jaitsiera, eta aldea handitu nahi du. Irekia aurreikusten da lehia. Ramis, Calavera, Pedro Leon eta Milla lesionatuta daude, eta De Blasis, zigortuta.

VALLADOLID-EIBAR

Valladolid. Masip; Moyano, Olivas, Calero, Nacho; Antoñito, Michel, Ruben Alcaraz, Villa; Oscar Plano eta Unal.

Eibar. Dmitrovic; Ruben Peña, Oliveira, Arbilla, Jose Angel; Orellana, Diop, Escalante, Jordan; Kike eta Enrich.

Epailea. Cuadra Fernandez.

Lekua. Jose Zorrilla (26.512 ikusle).

Ordua. 13:00 (Bein La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.