Arrauna. Iker Pascual. Zierbenako arraunlaria

«Txapelketa irabaztera aterako gara, dena emanda, beti bezala»

BERRIA

Aitor Manterola -

2018ko uztailak 11
Goi-goian dabil Zierbena Eusko Label ligan, banderatik gertu, eta taldea denboraldi hasiera «bikaina» egiten ari dela dio Iker Pascualek (Barakaldo, Bizkaia, 1980). Irabaziak dauzka Bizkaiko Txapelketa asko, eta beste bat lortu nahi du gaur.

Irabaziko du aurten Zierbenak?

Denaren bila aterako gara. Gero, estropadak jartzen du bakoitza bere lekuan. Begira asteburuan zer gertatu zitzaigun: larunbatean bigarren izan ginen, eta igandean seigarren, hutsegite txiki bategatik. Kontua oso estu dago.

Txanda polita daukazue Urdaibai eta Santurtzirekin.

Ez ahaztu Ondarroa, aurreko txandan joango bada ere. Gure txanda oso polita izango da, lehiatua, hautagai askorekin.

Dezenteko haizea iragarria dago gaurko, eta itsasoa ez da bare egongo.

Ipar-ekialdeko haizea dago, eta haize hori indarra galduz joaten da eguna aurrera doan neurrian, baina, gaurko, gure txandan hamabosteko indarra ematen du, eta indartsu ibiliko dela esan nahi du. Jauzika ibili beharko dugu.

Gustatzen zaizkizu baldintza horiek?

Interesgarria egoten da halakoetan. Gustatzen zait, gutxiago nekatzen garelako, kakotx artean esanda [barrezka].

Zer da Bizkaiko Txapelketa arraunlari bizkaitar batentzat?

Txapelketa garrantzitsua da, lurraldeko handiena delako.

Zer helburu jarri diozue zeuen buruari uda honetarako?

Denaren bila ateratzea estropada guztietan, baina jakitun izanda lehiak agintzen duela gero.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna