Albistea entzun

PROPOSAMENAK

Topa, ardo nafarraren alde

Mahats bilketaren besta eginen dute igandean, Erriberrin. Kike Sola futbol jokalari ohiak irakurriko du aurtengo pregoia. Kultur jarduerak antolatu dituzte bestaren aurreko egunetan
Erriberriko mahats bilketaren besta, artxiboko irudi batean.
Erriberriko mahats bilketaren besta, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Tubia -

2022ko irailak 2

Kristalezko kopa goratu eta topa egiteko eguna izanen dute etzi, Erriberrin (Nafarroa). Topa, Nafarroako ardoaren alde. Topa, bi urteren ondotik bueltatuko den jaiaren alde. Nafarroako mahats bilketaren besta da, «ardo uzta berria ospatzeko» helburua duena eta Nafarroako sor-marka duen ardoari gorazarre egiten diona. Aurten hogeita hamargarren aldia eginen du Nafarroako Ardoaren Kofradiak antolatzen duen bestak.

Etzi izanen da besta handia, Erriberriko Karlos III.aren plazan. 11:30ean kofradeei eta gonbidatuei harrera eginen diete udaletxean, eta 12:00etan plazara abiatuko dira. Han zenbait mahai izanen dira Nafarroako upategiek beren ardoa dastatzen eman dezaten. Horretarako, jendeak ardo kopa bat erosi beharko du aldez aurretik, bost eurotan.

Ekitaldi nagusia 12:15ean hasiko da: Kike Sola futbol jokalari ohiak irakurriko du pregoia aurten, eta zilarrezko aihotzaren saria emanen dute. Ondoren, mahatsa zapalduko dute, eta bertatik ateratzen den muztioa bedeinkatu eta dastatzeko aukera emanen diete inguratzen direnei. Horretaz gainera, Javier Otsoak urteko uztaren analisia eta ebaluazioa eginen ditu jendaurrean. Nafarroako jotak aditzeko aukera ere izanen da ekitaldi nagusian.

Bestak jarraituko du, ondoren. 13:30etik aurrera Nafarroako sor-markako ardoa egiten duten upategiek beren produktuak erakutsi eta dastatzen emanen dute Karlos III.aren plazan paratutako postuetan. Ardanbera fanfarrea ere han izanen da, giroa musikarekin alaitzen.

Ardoa sare sozialetan

Bestaren helburua argi azaldu du Marilo Eraso Erro Nafarroako Ardoaren Kofradiako kideak: «Ardoa sustatzea eta zabaltzea da helburu nagusia; hitz egin dadila Nafarroako ardoaz». Ez hori bakarrik: «Garrantzitsuena da ardoa kontsumitzea, neurrian, baina jendeak edan dezala, eta nafarra bada, hainbat hobe». Pregoilaria Kike Sola izanen da, Osasunan eta Athleticen aritutako jokalaria. Bere Instagrameko kontuan ardoaz hitz egiten du Solak, eta 35.000 jarraitzaile inguru ditu. «Ardoaren munduan sartu zen, eta sare sozialetan jarraitzaile asko ditu. Ardoaren dibulgatzailea delako aukeratu dugu aurtengo pregoia irakurtzeko», azaldu du Erasok.

Besta ez da egun bakarrera mugatzen dagoeneko, eta asteartean hasi ziren zenbait jarduerarekin. Aurten Victoriano Flamarique gogoan izanen dute, duela 150 sortu baitzen. Santa Mariako erretorea izan zen, baita Nafarroako kooperatibismoaren bultzatzailea ere. Erriberriko lehenbiziko ardo kooperatiba sortu zuen, eta horregatik izanen du tokia programazioan. Atzo hari buruzko hitzaldia egin zuten, eta bihar, historia, artea eta musika batzen dituen ekitaldi bat eginen dute Santa Maria elizan, 19:00etan. Kultur jardueretan ere ardoa banatuko dute.

Gaur ere izanen da zer egin: 20:00etan zuzeneko musika izanen duen ardo dastaketa eskainiko dute Pedro Bujandak eta Fernando Sanchezek, Principe de Viana ostatuan.

Mahats bilketaren besta

Etzi, 11:30etik aurrera, Erriberrin (Nafarroa).

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Urtubiaren gertukoei gustatu zaie filma»

Urtzi Urkizu

Netflixek Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko filma estreinatuko du gaur: 'Un hombre de acción'. Amezkua da gidoilaria, eta azaldu du Urtubiaren bizitzeko moduari eta pentsamenduari fidelak izatea funtsezkoa zela.
 ©EZEZAGUNA / EZEZAGUNA

Iruindarren euritakoak dantzan

Itsaso Jauregi

Iruñean San Saturnino eguna ospatu dute, aterkien azpian. Erraldoirik eta prozesiorik gabeko hirugarren urtea izan da herritarrentzat, baina euriaren azpian kantuan jarraitu dute.
Ezkerretik eskuinera: Ane Garai eta Maialen Oleaga. ©BERRIA

'Kuirpunk' doinuen eztanda

Unai Etxenausia

Perlata eta La Soga del Muerto taldeetako partaideek dena ematen dute oholtzara igotzen diren bakoitzean. Argi daukate jotzeak ematen dien askatasunaz bizi behar dituztela kontzertuak, beti arduraz bizi beharrean.
Hilabete honetan bi aldiz agertu da Belharra, Donibane Lohizune parean. Europako uhinik handiena da. Matt Etxebarne ageri da argazkian, foil taula <em>hegalaria</em> lagun. ©FRANCK LAPUYADE

Belharra: hogei urteko mugarria

Ainize Madariga

Hogei urte bete dira Donibane Lohizuneko Belharra uhin erraldoiaren gainean surf egin zutela lehen aldikoz. Axi Muniainek arraunean ere igan zuen lehentze, 2013. urtean. Gero eta haboro dira ausartzen direnak orain: Matt Etxebarne da haietako bat. Baina denek oroitarazi dute lanjer handia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...