Mauritanian ehun alderdi eta 500 zerrenda lehiatuko dira gaurko bozetan

Gobernuko alderdiak ez luke arazorik izan behar gehiengoa lortzeko. Senatua joan den urtean kendu zuten, erreferendumean erabaki legez
Mauritaniako presidentea kargua hartu berri, artxiboko irudi batean.
Mauritaniako presidentea kargua hartu berri, artxiboko irudi batean. STR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Itxaso Orbegozo Borda -

2018ko irailak 1

Gaur egingo dituzte hauteskundeak Mauritanian. Presidentetzarako hauteskundeak, hauteskunde nazionalak eta udal hauteskundeak; hiru bozetarako eman beharko dute botoa bozkatzera deituta dauden ia lau milioi mauritaniarrek. 98 alderdi aurkeztu dira, eta, guztira, 500 zerrenda baino gehiago. Hilaren 15ean egingo dute bozen bigarren itzulia.

Hainbeste alderdirekin, parlamenturako hauteskundeetan espero da norgehiagokarik gogorrena. Mauritaniak ganbera bakarra du joan den urtetik. Abuztuan erreferenduma egin zuten senatuaren etorkizuna erabakitzeko. Gehiengoak ezetz esan zion senatuari, eta ordutik konstituzioan jartzen du parlamentua dela ganbera bakarra. Haren lekua probintziaka aukeratutako batzordeek betetzen dute egun.

Aurreko legegintzaldiko emaitzetan oinarrituta, alderdi hauek ibiliko dira bozkatuenak izateko lehian: gobernuko UPR Errepublikaren aldeko Batasuna, oposizioko RFD Indar Demokratikoen Berrelkarketa eta Tawasul alderdi islamikoa. Azken asteetan hango hedabideek aurreikusitakoari erreparatuta, gobernuko alderdiak ez luke arazorik izan behar gehiengoa lortzeko. Alderdi islamikoa bigarren indarra da parlamentuan, RFDk boikota egin baitzien parlamenturako bozei 2013an, aurreko legegintzaldian.

Mohamed uld Abdel Aziz Mauritaniako presidenteak «erradikala» izatea leporatu zion alderdi islamiarrari asteazkenean. Hauteskunde kanpaina osoan espresuki aholkatu zuen ez bozkatzeko Biram uld Dah esklabotzaren aurkako liderraren alderdiari. Aurkari izango du Biram datorren urteko presidentetzarako hauteskundeetan, baina orain espetxean dago, «gorrotoaren aldeko mezua» zabaltzeagatik. Presidentearen alderdien aurkariek uste dute Abdel Aziz ahal duen guztia egiten ari dela parlamentuan gehiengoa lortzeko. Izan ere, hartara lege bat onartu ahal izango luke datorren urtean berriz presidente izateko aurkezteko.

Presidente birritan

Abdel Aziz Mauritaniako presidente da 2009tik. 2008ko estatu kolpearen ondotik, azken bi hauteskundeak irabazi zituen, 2009koak eta 2014koak. Mauritaniako Konstituzioaren arabera, pertsona berak ezin du presidente izan hiru aldiz jarraian; beraz, ezingo da aurkeztu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen protesta, gaur, Donostiako Amara Berriko lehen arretarako zentroan. ©Gorka Rubio / FOKU

«Sakoneko arazoei heltzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Oskaidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 519 positibo detektatu dituzte Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. 36 gaixo ospitaleratu dituzte azken egunean, bezperan baino 13 gutxiago.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.

Bainako Oihana ikastolako eta Estitxu Robles kolegioko ikasleak ©Gillaume Fauveau

Ziburuko eskolan agerraldi bat atzeman dute

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak agerralditzat jo du Aristide Briand eskolako kasuen agertzea. Zazpi haur kutsatu dira, gutxienez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna