Eta Nafarroan zergatik ez dago deialdirik?

2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
22ko deialdia EAEra mugatzen da, baina zergatik ez Nafarroara zabaldu? Deitzaileak bat datoz behin-behinekotasun tasak antzekoak direla, baina sindikatu kopurua eta haien ordezkaritza ezberdina da. «Guretzat garrantzitsua da beste sindikatuekin akordioak egitea, mobilizazioak abiatzea beharrezkoa delako», zehaztu du LABeko ordezkariak. CCOOkoak gehitu du EAEko deialdira iristeko «lan handia egin eta asko hitz egin behar izan dela», eta Nafarroan bide hori egiteke dagoela. Azkenik, ELAren «borondatea» da Nafarroan ere «greba dinamikak» martxan jartzea. Nafarroako administrazio publikoan eginiko azken hauteskundeetan (2019an) LABek lortu zuen ordezkari gehien (69), Afapnaren (37), CCOOren (34) eta ELAren aurretik (27).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.