LABen ustez, politika publikoak jarri behar dira erdigunean

jokin sagarzazu
2021eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
LABen arabera, instituzioak ez dira neurria ematen ari egun dauden erronka ekonomiko eta sozialen aurrean. «Borondate falta» leporatu die, eta azpimarratu du horren aurrean mobilizatzea ezinbestekoa dela. Sindikalismoak eragile politikoak baldintzatzeko duen ahalmena nabarmendu du, eta biharko eguna «borroka ziklo berri baten adierazle» izatea nahi du. Horri begira, lehentasun hauek zerrendatu ditu: enplegu politika publikoa, zerbitzu publikoen aldeko apustu irmoa eta politika fiskal berria.

Donostian eginiko agerraldi batean, Igor Arroyo LABeko idazkari nagusiaren ondokoak adierazi du instituzioek BPGaren gorabeherak bezainbeste hartu behar dituztela kontuan egiten dituzten politika publikoak. LABen ustez, ez dira nahikoa, eta krisiari aurre egiteko aurkako norabidean doaz.

Zerga sistema berria

Zerbitzu publikoei dagokienez, salatu duerakundeek ez dituztela bermatzen «langileen osasuna, zaintza, hezkuntza, etxebizitza eta gizarte laguntzak». Osasun sistema jarri du adibide gisa Arroyok. Haren ustez, «lotsagarriak» dira pandemia hasi zenetik alor horretan egindako inbertsioak.

Horri buelta emateko, eta, oro har, enplegu politika eta zerbitzu publikoen garapena finantzatzeko, «politika fiskal berri bat» galdegin du. «Gehien dutenek gehiago ordaintzea, bidezkoa izateaz gain, beharrezkoa da egungo larrialdi egoeran», azpimarratu du.

Era berean, berretsi du lan erreforma bertan behera utzi behar dela, ez dela aski alor batzuk soilik aldatzea: «Patronala erreformara jotzen ari da; ez da akordio merkeak lortzeko garaia, aurrez aurre jartzekoa baizik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.