Labanaz zauritu zuten 24 urteko gizonezko bat hil da Bilbon

Bizkaiko hiriburuko Salazar Jeneralaren kalean gertatu zen erasoa, herenegun gauean. Ertzaintza susmagarrien atzetik dabil

Ertzainak Bilboko kale batean, artxiboko argazki batean. JAVIER ZORRILLA / EFE.
Erredakzioa
2020ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
24 urteko gizonezko bat hil zen atzo Bibon. Labana batekin eraso zioten herenegun gauean, Bizkaiko hiriburuan, eta ordu batzuk geroago hil zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Hanka batean egin zioten zauria, eta odol asko galdu zuen. Basurtuko ospitalera eraman zuten anbulantzia batean, eta ebakuntza egin zioten. 06:00 inguruan, suspertze gela batera eraman zuten, baina han zendu zen.

Salazar Jeneralaren kalean gertatu zen erasoa, Ametzola inguruan, 22:30 inguru zirela. Ertzaintza susmagarrien atzetik dabil. Hildakoa lurrera bota eta hari labana batekin eraso ondoren egin zuten ihes erasotzaileek.

Ertzaintzak jakinarazi du hildakoak aurrekari polizialak zituela. Joan den asteartean atxilotu zuen, trasteleku batean gertatutako lapurreta batekin lotura zuelakoan, eta zenbait ordu igaro zituen atxilotuta Ertzaintzaren komisaria batean, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.