«Azken eremu beroa» arakatzen hasiko dira Beltranen bila, Zaldibarren

Urkullu, Erkoreka eta Tapia zabortegian izan dira, Joakin Beltranen bilatze lanetan. Aurkitu ezean bilaketak utziko dituztela iragarri dute

Iñigo Urkullu, Josu Erkoreka eta Arantxa Tapia, atzo, Zaldibarko zabortegiko lanetan. IREKIA.
Erredakzioa
2021eko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Maiatzaren erdialdera Zaldibarko zabortegiko «azken eremu beroa» arakatzen hasiko dira: «4. lur-erauzketaren 4. fasea, eraispenaren unean Joaquin Beltranen ibilgailua giltzak jarrita eta motorra martxan zegoen gunea», Eusko Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi duenez. «Itxaropen guztiak hor jarrita» daudela gehitu dute; eta, ezer aurkitu ezean, bilaketak etengo dituzte, berri agentziek Jaurlaritzako iturriak aipatuz jakinarazi dutenez.

Hamahiru hilabete eta erdi joan dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zenetik. Bi langile harrapatu zituen luiziak: Alberto Sololuze eta Joakin Beltran. Sololuzeren gorpuzkiak iazko abuztuan topatu zituzten, eta Beltranenen bila segitzen dute. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Josu Erkoreka Segurtasun sailburua eta Arantxa Tapia Ingurumen sailburua zabortegiko lanetan izan ziren atzo. Azken lanak, alor geoteknikoari dagokionez, eremurik konplexuenean egingo dituzte, prentsa oharraren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.